XSL Content

Placement II26508

Centre
Faculty of Education, Philosophy and Anthropology
Degree
Bachelor's Degree In Primary Education
Academic course
2023/24
Academic year
3
No. of credits
11
Code
26508

Teaching guideToggle Navigation

Skills/Learning outcomes of the subjectToggle Navigation

Guri dagokigun Practicum IIak, beraz, beste urrats bat eman nahi du ibilbide honetan eta bertan ikasleak irakasle jardunean jarriko du bere arreta. Horretarako, lehenik eta behin, irakasle tutorearen jarduna behatu eta aztertuko du, ikaslearen beraren jardunerako ereduak eta adibideak jasotzeko; eta, bestetik, ikaslea behatzaile izatetik ikasgelan esku hartzera pasatuko da, irakats jardunak dituen alde guztiak ezagutzeko, bizitzeko eta gerora bere jardun profesionala izango dena barrutik ezagutzeko.

KONPETENTZIAK

KOMUNIKAZIOA ETA ELKARREKINTZA

Elkarreragin- eta komunikazio-prozesuak ezagutu eta horiek gelan aplikatzea, eta ikaskuntza eta elkarbizitza errazteko beharrezkoak diren trebetasun eta gaitasun sozialak menderatzea.

KOMUNIKAZIO-KONPETENTZIA

Komunikazio- eta adierazpen-trebetasun handiagoa lortzea gela barruan nahiz kanpoan, bi hizkuntza ofizialetan.

IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZARAKO TEKNIKAK ETA ESTRATEGIAK

Hezkuntza-prozesuaren jarraipena egin eta kontrolatzea, irakatsi eta ikasteko prozesuarena bereziki, beharrezko teknikak eta estrategiak menderatuz.

TEORIAREN ETA PRAKTIKAREN ARTEKO LOTURA

Teoria eta praktika gelaren eta ikastetxearen errealitatearekin lotzea.

HAUSNARKETA ETA PARTAIDETZA

Irakaskuntzan parte hartzea eta egiten ikastea, praktikan oinarrituta jardunez eta hausnartuz.





Theoretical and practical contentToggle Navigation

1. BLOKEA: MAISU/MAISTRA-TUTOREAREN EGINKIZUNA

Bizikidetza-arauak jakinaraztea eta gela barruko harremanak:

Elkarrekintza-prozesuen arauketa.

Egoera diskriminatzaileak eta horien aurrean izan beharreko jarrera (jarduteko protokoloak eta programak).

Gaitasun sozialen erabilera (gizarte-konpetentziak) eta horiek gatazken konponketan aplikatzea.

Konpetentzia linguistikoak: egokitzapena eta zuzentasuna hizkuntzaren erabileran.

Ikasleen motibazioa

Ikasleei orientazioa eta tutoretza eskaintzea.

Familiekin harremanak, lankidetza, eta familiaren eta ikastetxearen arteko eginkizunak bereiztea.

2. BLOKEA: IRAKASLEAREN PRAKTIKA

Gelako programazio-unitateak: metodologia-irizpide orokorrak

Curriculuma ikastetxearen errealitatera egokitzea.

Hainbat esparruren programazioa: sekuentzia didaktikoak aztertu, diseinatu eta ezartzea.

Gelan esku hartzeko estrategiak

Ebaluazio-irizpideak

Aniztasunaren tratamendua



MethodologyToggle Navigation

Ikasleen gogoeta eta esperientzia bidezko ikaskuntzan oinarritutako Practicumaren ikuskera, helduen ikaskuntza autonomoa ardatz gisa hartuta, ezin daiteke oinarrizko estrategia edo metodologia bakar batean bermatu. Ikasleak praktika-prozesu horretan guztian bere garapen pertsonala eta profesionala erdiesteko hainbat estrategia eta baliabide erabil ditzake. Oinarrizkoak hauek izango lirateke: 1) Behaketa, 2) Egunkaria, 3) Paper-zorroa eta 4) Elkarrizketak.

Assessment systemsToggle Navigation

  • Final Assessment System

Ordinary Call: Orientations and DisclaimerToggle Navigation

Bi agentek ebaluatuko dute praktikak egiten ari den ikaslea: batetik, Irakasleen U.E.ko tutoreak, eta bestetik, practicuma egin den ikastetxeko tutoreak. Horietako bakoitzak bere protagonismoa izango du ikaslearen azken kalifikazioan:

1) Irakasleen U.E.ko tutoreak honako alderdi hauek baloratuko ditu:

- Aurretiko prestakuntzan egindako lana, mintegiak eta foroak; horiek azken kalifikazioaren % 30a osatuko dute.

- Memoria eta egunerokoa; horiek azken kalifikazioaren % 40a osatuko dute.

2) Gainerako % 30a ikastetxeko maisu-maistra tutoreak baloratuko du, ikasleak praktika-aldian egin duen lana kontuan hartuta.

Irakasgaiaren beraren konpetentziak lortzea da practicumaren helburua (ikus “konpetentzietan oinarritutako programazioa”, dagokion atalean), eta horrenbestez, bi agenteek aldez aurretik zehaztutako ebaluazio-irizpideak dituzte.

Ikasleek jakin dezaten, jarraian xedatzen diren ebaluazio-irizpideak ikasleek beren praktika-aldian lortu behar dituzten konpetentziekin daude lotuak, eta beraz, bi tutoreek horiek hartuko dituzte kontuan ikasleak ebaluatzeko orduan.

Compulsory materialsToggle Navigation

Practicum IIaren gida eta baliabide tresnak: http://www.irakasleen-ue-donostia.ehu.es/p222-content/eu/contenidos/informacion/eumagisss_practicum_indice/eu_indpract/graduko_gidak.html

BibliographyToggle Navigation

Basic bibliography

BOLÍVAR, A.; DOMINGO, J. (2007). Prácticas eficaces de enseñanza. Madril: PPC.

CALBÓ ANGRILL, M. (Koord.) (2009). Guía para la evaluación de competencias en el Practicum de Maestro/a. Bartzelona: AQU Catalunya.

CANO, E. (2005). El portafolios del profesorado universitario. Bartzelona: Octaedro. ICE-UB.

CASINO, A. Mª. (2007). El Practicum de la diplomatura de Magisterio en la Universidad Católica de Valencia: formación inicial. Valentzia: San Bizente Martiriaren Valentziako Unibertsitate Katolikoa.

COLL, C. (2002). Observación y análisis de las prácticas de educación escolar. Bartzelona, UOC.

CORIAT, M.; ROMERO, A., GUTIÉRREZ, J. (Coord.) (2003). El Practicum en la formación inicial del profesorado de Magisterio y Educación Secundaria. Avances de investigación, fundamentos y programas de formación. Granada: Granadako Unibertsitatea.

DE MIGUEL DÍAZ, M. (Coord) (2006). Metodología de enseñanza y aprendizaje para el desarrollo de competencias. Madril: Alianza Editorial.

DEL VAL, J. (2001): Aprender en la vida y en la escuela. Madril: Morata.

EVERTSON, J.M. eta GREEN, J. (1998). “La observación como indagación y método”. Non: WITTROCK, M.C. (Arg. ): la investigación de la enseñanza,II. Métodos cualitativos y de observación. Bartzelona: Paidós MEC.

GAVARI STARKIE, E. (Koord) (2007). Estrategias para la intervención educativa. Practicum. Madril: Ramón Areces.

GAVARI STARKIE, E. (Koord.)(2005). Estrategias para la observación de la práctica educativa. Madril: Ramón Areces.

GAVARI, E. (Dic.) (2007). Estrategias para la intervención educativa. Practicum. Madril: Ramón Areces fundazioa.

HOLLY, M.L. (1989). “Writing to grow. Keeping a personal-professional Journal”. Heinemann. Porstmouth. New Hampshire

KLENOWSKI, V. (2004) Desarrollo del Portafolios para el aprendizaje y la evaluación. Madril: Narcea.

KOLB, Donald (1984). Experiential Learning: Experience as the source of learning and development. Prentice Hall, New Jersey.

LYONS, N. (1999) (coomp.). El uso de los Portafolios. Propuesta para un nuevo profesionalismo docente. Nueva York. Teachers Collage Press: Columbia University.

MARTINEZ, C. (Coord.) (2004). Técnicas e instrumentos de recogida y análisis de datos. UNED. Madril.

MERRIAN, L. Y CAFFARELLA, M. (1991). Learning in Adulthood:

MOLINA, S. (1998): “Bases para un nuevo diseño de las prácticas escolares de los futuros maestros” in. Revista Interuniversitaria de Formación de Profesorado. Zk. 33, orr. 161-180.

MONEREO, C. (Coord.) (2000). Ser estratégico y autónomo aprendiendo. Bartzelona: Graó.

PASCUAL, Mª T. (Ed.) (2007). Practicum: orientaciones para el Plan de Prácticas de la Diplomatura de Magisterio en la Universidad de La Rioja. Logroño: Errioxako Unibertsitatea.

PÉREZ GÓMEZ, A. (1997). “Socialización profesional del futuro docente en la cultura de la institución escolar. El mito de las prácticas” in Revista Interuniversitaria de Formación de Profesorado. Zk. 29, orr.125-140.

PORLÁN, R. (1987). “El maestro como investigador en el aula. Investigar para conocer, conocer para enseñar”. Revista Investigación en la escuela 1 (pgs.63-69).

RODRÍGUEZ MARCOS, A. (2002): Cómo innovar en el Practicum de magisterio. Madril: UAM.

SCHÖN, D. (1987). Educating thereflective practicioner: Towards a new design for teaching and learning in the professions. London Josey: Bass.

SCHÖN, D. (1992). La formación de profesionales reflexivos. Bartzelona: Paidós.

SHORES, E. y GRACE, C. (2004). El portafolios paso a paso. Infantil y Primaria. Bartzelona: Graó.

TRILLO, F. (2004). Competencias discentes de carácter socioprofesional. En A. Medina y M.L. Cacheiro (Coords.): Jornadas universitarias sobre Competencias Socioprofesionales de las Titulaciones de Educación. Madril: UNED. Aktak CDan.

ZABALZA, M. (2004). Diarios en clase: un inistrumento de investigación y desarrollo profesional. Madril: Narcea.

Web addresses

http://www.irakasleen-ue-donostia.ehu.es/p222-content/eu/contenidos/informacion/eumagisss_practicum_indice/eu_indpract/irakpracticumaurki.html