info_psicologia

Arreta psikologikorako zerbitzua

EHUk unibertsitate-komunitateari ongizate-estatusa lortzen laguntzeko teknikak eta baliabideak sustatzeko ahalegina egiten du. Bereziki baliagarria da Arreta Psikologikoko Zerbitzua, zeinek lehen eta bigarren-mailako prebentzio programak eskaintzen dituen, baita ikasleei arreta psikologikoa eskaini ere. Zerbitzuak, bestalde, babesa ematen die antolatzen diren jardunaldi zientifikoei eta hainbat ikerketa proiekturi.

Arreta psikologikorako zerbitzua

Beraz, Arabako Campusean, zehazki, lauhilabete bakoitzean hainbat tailer antolatzen dira: alde batetik, norbanakoen baliabide pertsonalak areagotu eta pertsonen bizi kalitatea hobetuko dituztenak; eta, bestetik, nahasmendu baten lehen faseetan egon daitezkeen arazoak gutxitzea eta nahasmendu horrek dakartzan asalduren iraupena murriztea helburu dutenak. Campusean, arreta psikologikoa eskaintzko psikologo kliniko bat dago. Aipagarria da, bestalde, 2022-2023 ikasturtean abian jarri den Entzute eta Erantzute sarea:

https://www.ehu.eus/eu/web/ikasi/entzute-sarea

 

CAMPUS BIZIA LAB PROIEKTUA

Horrez gain, abian da "EHU ongizate psikoSOZIALa" programa, Lan Harreman eta Gizarte Langintzako"EHU onGIZARTE" talde sustatzailearen eskutik. Proiektua Campus Bizia Lab ekimenaren baitan sortu zen, irakasle, ikasle, zein AZPkoen partehartzea eskatzen duena; eta unibertsitate arloan ondoez psikosozial komunitarioari aurre egiteko helburu du.
EHU ongizarte

Talde horretako hainbat ikasleren Gradu Amaierako Lanei esker, Arabako Campusean suizidioari eta elikadura-jokabideen nahasmenei buruzko egoera aztertu ahal izan da:

https://www.ehu.eus/eu/-/ondoez-psikosozialaren-prebentzioa-unibertsitate-arloan

Elikadura-jokabideen nahasmenen inguruan, gainera, sentsibilizazio jardunaldi batzuk antolatu izan dira.

Eta esperientzia horietatik Elkarri Laguntzeko Taldearen osaera eratorri zen, laguntza emozionala emateko sortu zena.