Arreta Psikologikorako Zerbitzua

Hemen Gaude

Orain dela gutxi bizi izan dugun alarma-egoeran, UPV/EHUko Arreta Psikologikorako Zerbitzuak on-line eskaini ditu bere kontsulta guztiak, hainbat plataformaren bidez.

"Normaltasun berrian", aurrez aurreko arretara itzuliko gara, baina on line kontsultei eutsiko diegu hala nahi duten guztientzat.

Laguntza psikologikoa eskatzeko prozedura betikoa da: sap@ehu.eus helbidera mezu elektroniko bat idatzi egoeraren berri labur emanez. Harremanetan jarriko gara eta egoera bakoitzerako laguntzarik onena antolatuko dugu.