2024-2025 aurretiko izen-ematea

2024-2025 aurretiko izen-ematea

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua

Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren 2024-2025ikasturteko lehen mailarako izena emateko epea: 2024ko ekainaren 1etik 15era
Izena emateko orria

Lehen mailan izena emateko prozesua

Izena emateko prozedura

Ikasle berrien izena emateko (lehen maila) telematikoki egingo da web orriaren bidez edo aurrez aurre Bizkaiko Esperientzia Gelen Idazkaritzan.

Plaza kopurua

Laurogei (80) plaza eskaintzen dira guztira.

Izena emateko baldintzak

  • 55 urte beteta izatea 2024ko urriaren 1a baino lehen.
  • Soldatapeko lan-jarduerarik ez egitea eta lan-merkatuan sartzeko aurreikuspenik ez izatea.

Izena emateko epea

2024ko ekainaren 1etik 15era.

Sartzeko irizpideak

  • Plaza-erreserba kupo 1 (plaza guztien % 15a): adin nagusiei zuzendua.
  • Plaza-erreserba kupo 1 (plaza guztien % 15a): aldez aurretik unibertsitateko titulaziorik ez dutenei zuzendua.
  • Gainerako inskripzioak zozketa bidez.

Izena emandako pertsonen zerrenda

Zerrenda Esperientzia Gelen web orrian argitaratuko da, ekainaren 17tik aurrera.

Zozketa

  • Zozketa publikoaren data: 2024ko ekainaren 20an
  • Ordua: 11:00
  • Tokia: Esperientzia Geletako patioan.

Behin betiko onarpena

Zozketaren osteko egunetan, behin betiko onartutako pertsonen zerrenda eta itxaron zerrenda Bizkaiko Esperientzia Gelen webgunean eta iragarki oholetan argitaratuko dira. Gainera, gutuna bidaliko zaie eskatzaile guztiei, jakinarazteko eskaera onartua izan den ala ez.