2026-2027 Etorkizuneko Mikrokredentzialak

Matrikula 2026-2027

Etorkizuneko Mikrokredentzialak

Aurreinskripzioa eta matrikula

  • 2025-2026 ikasturtean Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua (GZUT) amaitu duten ikasleak
  • 2025-2026 ikasturtean Esperientzia Geletako Unibertsitate Hedapeneko Ikastaroak (UHI) burutu dituzten ikasleak
  • GZUT edo UHI aurreko ikasturteetan bukatu eta Esperientzia Geletara berriz lotu nahi direnak.

Aurreinskripzioa: maiatzaren 8tik 14ra.

Web-orrian prestatutako galdetegi baten bidez egingo da,  online edo presentzialki.

Aurrez izena eman dutenen artean zozketa bat egingo da, matrikulazio-ordena zehazteko.
Zozketa: maiatzaren 15ean

Zerrenda egun horretan bertan argitaratuko da webgunean eta ikastetxeko tabloietan.

Matrikula: maiatzaren 19tik 26ra, zozketan ezarritako ordenari jarraituz.

Zozketaren emaitzak eta matrikularen hitzorduak (zuzenduta)

- GZUT 2026 – 2027an aurreinskripzioa egin duten pertsonak eta plazarik lortu ez dutenak.

Ekainaren 12tik 18ra mikrokredentzialetan matrikulatu ahal izango dira, ikastetxean eta iritsitako hurrenkeraren arabera.

 

- Interesa duten gainerako helduak.

Matrikula irekia ekainaren 22tik uztailaren 10era, ikastetxean bertan eta iritsitako hurrenkeraren arabera.

Orrialde honetan eskuragarri dagoen informazioa orientatzeko da, eta pixkanaka eguneratuko da, antolaketa eta matrikula-prozedura zehaztu ahala.

Beste edozein kontsulta egiteko, ikastetxeko idazkaritzarekin jar zaitezke harremanetan.

Prezioa:

51 € ikasgai bakoitzeko

Eskola asegurua: 4€