Egutegia eta ordutegiak

Egutegia eta ordutegiak

Eskolak astelehenetik ostiralera emango dira. Astelehen, asteazken eta ostegunetan (nahitaezko irakasgaien egunak), ordutegia 10:00etatik 12:45etara luzatzen da; astearte eta ostiraletan (hautazko irakasgaien egunak), 9:00etatik 13:15era. Nolanahi ere, azken irakasgai horien ordutegi zehatza lauhilekoaren mende eta ikasle bakoitzak hautatzen dituen irakasgaien mende egongo da.

Ez dira eskola-egun izango, tokiko jaiak, Eusko Jaurlaritzak Autonomia Erkidegorako ezartzen dituen jaiak eta EHUko lan-egutegian onartzen diren jaiak. Jai-eguna hauek  denboraz jakinaraziko dira.

Gabonetan eta Aste Santuan bi asteko oporraldia egongo da. Horrez gain, astebeteko oporraldia egongo da lehenengo lauhilekoaren bukaera eta bigarren lauhilekoaren hasieraren artean.

 

2025-2026 egutegi akademikoa - Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua

2025-2026 egutegi akademikoa

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua

  • Lehenengo lauhilekoa: 2025eko irailaren 22tik 2026ko urtarrilaren 16ra
  • Atsedenaldia: 2026ko urtarrilaren 19tik 25era
  • Bigarren lauhilekoa: 2026ko urtarrilaren 26tik maiatzaren 22ra
  • Zentroko jaia: 2025eko abenduaren 9a
  • Neguko oporrak: 2025eko abenduaren 22tik 2026ko urtarrilaren 6ra
  • Aste Santuko oporrak: 2026ko martxoaren 30etik apirilaren 12ra

Horrez gain, honako hauek ere jaiegun izango dira: ikastegi bakoitzeko zaindariaren eguna, udalerriko jaieguna, euskal gobernuak autonomia erkidegorako zehaztutakoak eta UPV/EHUren lan egutegian zehaztutakoak.

Giza Zientzietako unibertsitate titulua: 2024-2025 ordutegiak