Breadcrumb

UPV/EHUko orientazio txapelketa new

UPV/EHUko orientazio txapelketa: Gipuzkoako Campusean izango da (Donostia)

Euskal Herriko Unibertsitatean matrikulatuta dagoen edonork parte har dezake UPV/EHU orientazio txapelketan. Proba hau ezinbestekoa da aurten Valladoliden egingo den Espainiako Unibertsitate Mailako Orientazio Txapelketara joateko (Esteka)

  • Eguna: 2023ko martxoaren 18a, larunbata

  • Ordutegia: Parte-hartzailea 15:00etatik 17:00etara irten ahal izango da.

  • Lehenengo irteera: 15:00etatik aurrera, ibilbide bakoitzeko korrikalariak tartekatuko dira, mailaka bi minuturo, azken parte-hartzailea irten arte, 17:00ak arte.

  • Ibilbideak: parte hartu nahi duen edonori irekitako proba da, GOL liga herrikoiaren barruan sartzen delako (www.gotorientazioa.org); beraz, hiru ibilbide egongo dira (HASTAPENA, ERTAINA, AURRERATUA). Unibertsitateko txapelketan parte hartzen duten guztiek ibilbide AURRERATUAN izena eman beharko dute.

  •  Izen ematea: Izen-ematea https://www.deporticket.com/helbidearen bidez egin behar da eta doakoa da UPV/EHUn kategoria gorrian matrikulatutakoentzat. Baina harrera-gunean UPV/EHUko txartela aurkeztu beharko da. Izena emateko epea martxoaren 16an itxiko da, 22: 00etan. Sportident -a ez duenak informazio-gunetik igaro beharko du.

OHARRA: ibilbidea bukatu ez arren, nahitaezkoa da helmuga igarotzea, antolakuntzakoek jakin dezaten.

 

Emaitzak

Zirkuitu gorriko gizonezkoetan zein emakumezkoetan sailkatutako lehen hiru pertsonak Espainiako Orientazio Unibertsitate Txapelketara joateko aukera edukiko dute.

Materiala:

  • Proban parte hartzeko, iparrorratza eta Spot Ident pintza behar dira.

  • Pintza galduz gero, haren kostua ordaindu beharko da (40 euro).

  • Lasterka egiteko edo oinez ibiltzeko arropa erosoa eraman behar da, baita aldatzeko arropak ere, euria egiten badu.

  • Korrika egiteko zapatilak, asfaltoan

Información más detallada en la web de GOT: www.gotorientazioa.org