
- Kirol Kontseilu Gorenak Unibertsitateko Espainiako Txapelketen programaren deialdia egiten du urtero kirolari arituentzat, eta kirolari bakoitzak ikasketak egiten ari den unibertsitatearen ordezkari gisa parte hartzen du txapelketa horietan.
- Parte hartu ahal izango dute Euskal Herriko Unibertsitatean gradu, master edo doktorego ikasketetan matrikulatutako ikasleek, betiere unibertsitateak kirol bakoitzerako ezarritako betekizun tekniko eta administratiboak betetzen badituzte.
- Araudiaren eta kirol bakoitzeko erregelamendu teknikoen arabera, unibertsitate bakoitzak parte hartzaileen kopuru zehatz bat inskriba dezake kirol diziplina bakoitzean. (Erregelamenduak)
- UPV/EHU egokiak iruditzen zaizkion nazioko edo nazioarteko unibertsitate txapelketetara joango da.
- Zenbait laguntza neurri ezarriko dira. (Ikus urteko ebazpena: urtarrilaren amaieran argitaratuko da).
- Txapelketa horietan parte hartzen duten ikasleek kredituak eskuratu ahal izango dituzte, indarrean dagoen araudiaren arabera.
- 2022rako deitutako unibertsitateetako Espainiako Txapelketetako kirol modalitateak hauek izan dira:
- BANAKAKO KIROLAK (gizoneskoa eta emakumezkoa)
- TALDEKO KIROLAK (gizoneskoa eta emakumezkoa)