XSLaren edukia

Adierazpen Grafikoa III

Ikastegia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola
Titulazioa
Arkitektura Teknikoko Gradua
Ikasturtea
2020/21
Maila
3
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Gaztelania
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Tailerra6090

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Proiektu bateko dokumentazio grafikoa landu eta interpretatzeko gaitasuna izatea, datu hartzea, plano altxaketak eta obra lan-unitateen kontrol geometrikoa egiteko ahalmena.



IKASTEAREN EMAITZAK:

-Eraikin baten egungo egoera, eta bere patologien adierazpen grafikoa krokisaren bitartez.

-Proiektu Arkitektonikoaren unitate ezberdinen adierazpen grafikoari buruzko guzia ezagutzea.

-Eraikinaren lojika egitural eta konstruktiboa garatzea.

-Proposatutako proiektu basikoaren partikularizazioan,soluzio konstruktibo, egitural eta instalazio ereduak diseinatu.Beti ere, gauzatze proiektu baten atal grafikoa sortzean oinarrituta.

-EIT agiriaren edukia bere osotasunean ezagutzea,bertako atal grafikoari garrantzi berezia emanaz.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

-PROIEKTU ARKITEKTONIKOAREN DOKUMENTAZIO GRAFIKOA. Egoera|Leku planoak, kokapen planoak, bereizmen Geometriko/Konstruktiboak definitzen dituzten oinplanoak(edo ebaketa horizontalak) eta altxaerak (edo ebaketa bertikalak), egituretako eta instalazio-planoetako planoak. Definizio|Bereizmen-mailak.

- APLIKAZIOAK. Proposatutako ikasketa|ikastaldi sistemarekin ados, -funtsean trabaketa praktikoan oinarrituta- eduki erakusketak beharrezkoa du, ikaslearen aldetik,Geometria Deskribatzailean oinarrituta dauden teknikak erabiliz, izatedun eraikinen ezaugarri geometriko eta eraikitzaileen adierazpen grafikoa gauzatzea,proposatutako ariketa eta datu-hartze ezberdinak osatuz.

Teknika konputazional Aplikatuak:2 Dimentsiotako Planoen adierazpena, eta 3 Dimentsiotako elementu eraikitzaile batzuen adierazpena (teknika Konputazional librea aukeratuz).

-2 lanen burutzea: Azaroaren lehen astean entregatu beharreko lan indibiduala. Abenduaren lehen astean entregatu beharreko taldeko lana.

-4 lan indibidualen burutzea: krokisa, situazio planoa, eskailerak eta ebaketak.

MetodologiaToggle Navigation

Metodologia aktiboak planteatu dira, elkarlana apurka-apurka sustatzeko kurtsoaren garapenean zehar.Metodologia aktiboak, auto-ikaskuntza sustatzen du, bai modu autonomoan edo lankidetzan, Irakasleak bideratutako jarduerak garatuz, eta hasieran ezarritako helburuak lortuz.



-Tallerreko klaseak, egun berean, leku berean eta jarraian eman beharko dira, proposatutako ariketaren arabera,irakaslearen ordena-irizpideak eta edukia jarraituz. Klase hauek hitzartutako ordu eta ikasgelan hasiko dira.Baina gelak duten ezaugarri fisikoek dituzten ezintasunagatik, jarduera eta proposatutako materiak ez dira beti hitzartutako ikasgelan garatuko. Hauek zentroaren|gunearen puntu desberdinetan gara daitezke edo/eta zentrutik kanpo, (beti ere gertutasun irizpide bat jarraituz dist <=1km zentruarekiko, ahal bada)

-Ezarriko diren Zeregin-tipoak,Presentzial (P), nahiz ez Presentzialak (NP), hurrengoak dira:

1. -Altxatutako eskuz egindako irudiak: A4-A3a marrazkiak (P/NP)

2. -AUTOCAD-a: Ordenagailuan egindako Praktikak (P,NP)

3.- Pdf eta paperean garatutako A2 planoen garapen eta ematea.

4.- Garatutako lanen esposizio publikoa.

5.- Ordenagailuz edo eskuz egindako ariketa indibidualak.



Marrazketa Arkitektonikoko irakasgai guztietan garatzen diren ariketa motak, ikasgelako irakaskuntza orduak elkartzea eskatzen du, ariketa teoriko-praktikoak bere garapen egokia izateko, beharrezko jarraitasuna izan dezaten. Era berean, ariketen kopuru handia kanpoan garatzen direnez, beraien ordutegia, egunez lan egiteko ahalbidetzen duen ordu zerrendan ezarriko da.

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Ikasleak kurtsoko lehenengo astean erabakiko du zein motako ebaluazioa jarraituko duen. Ebaluazio jarraitua aukeratzen duten ikasleek ebaluazio mota honen baldintzak betetzen ez badituzte ebaluazio finalera pasa daitezke. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari eta, horretarako, bederatzi asteko epea izango du ikastegiko eskola egutegian zehaztutakoarekin bat lauhilekoa edo ikasturtea hasten denetik kontatzen hasita. Kurtsoko lehen 2 astetan aurkeztuko den ikaslearen gidan, entregatu beharreko 6 lanen ezaugarriak ezarriko dira, emate egunen data zehatzak, eta hasera batean aurkeztutako lanen zuzenketa aukerak.



EBALUAZIO SISTEMAK



1. EBALUAZIO JARRAITUA



Notaren %100a lan indibidualaren, taldeko lanaren, klaseko 4 ariketa indibidualen eta klasean proposatu eta garatutako lan guzien entregarekin lortuko da. Ikasleak, EBALUAZIO-JARRAITUA prozesua betetzeko, dagokion eskola-aldian zehar, landu beharreko gaiarekin erlazionatuta egongo diren izaera indibidual nahiz taldeko, praktika zein lanak egingo ditu. Asistentzia derrigorrezkoa da eta emateak eta erakusketak nahitaezko izaerarekin ezarritako epeetan egingo dira. Azken nota, irizpide hauekin ezarriko da, %40 talde lana (gauzatze proiektua), %45 lan indibiduala (EIT), %10 klaseko 4 ariketa indibidualak, eta %5 lanen aurkezpena. Modu honetan, ikasleak abenduan gainditu dezake ikasgaia eta ez du urtarrileko azterketa egin beharko. Ikasgaia gainditu ahal izateko, planteatutako ariketa guztiak aprobatu behar dira, gutxienez 5 batekin.

Ebaluazio jarraitua duen ikasle batek abenduan ikasgaia gainditzen ez badu, urtarrileko deialdian hobetutako lanak entregatu beharko ditu, eta klaseko 4 ariketa indibidualen bat gainditu gabe edukiz gero azteketa egin beharko du ere.

Ebaluazio jarraituaren barnean dauden ikasleak, aipatutako lanen bat entregatzen ez badute, nahiz klasean garatutako lanen %80 entregatzen ez badute epean, gaiari uko egiten diotela ulertuko da. (EZ AURKEZTUA).



2. EBALUAZIO FINALA



Ikasleek eskubidea izango dute azken ebaluazio bidez ebaluatuak izateko. Eskubide hori baliatzeko, ikasleak etengabeko ebaluazioari uko egiten diola jasotzen duen idatzi bat aurkeztu beharko dio irakasgaiaren ardura duen irakasleari.



Ebaluazio jarraitua segi ez daiteken kasuetan egon ezkero, ikasleak ez du klasean garatutako lan guzien ematea egin beharko, baina bai izaera indibidual nahiz taldeko lanak derrigorrez aurkeztu beharko ditu, azken proba egin ahal izateko. SOILIK, 2 lan horien emateak, (gutxienez azterketa data baino aste bat lehenago), ahalbidetuko du ikaslea proba finalera aurkeztera. Gutxienez (indibidual-taldeko) lan bakoitzeko 3 tutoretza kurtso osoan zehar garatzea ezinbestekoa izango da, non irakasleak lan horien eboluzioa eta benekotasuna konproba ahal izango duen. Kondizio hau betetzen ez dituen lanak ez dira onartuko, eta ondorioz, ezin izango da azken proba finala egin.



Proba finala derrigorrezkoa izango da ebaluazio jarraitua garatuko ez duten ikasleentzat, eta ebaluazio irizpideak hauexek izango dira: %60 bi lanen ebaluazioa, %40 azken proba finala (idatzi- irudikatua). Atal guztiak gainditu beharko dira batazbestekoa egin ahal izateko.

3 tutoretza minimoetara ez agertzeak, edo 2 lanetako baten emate faltak, nahiz azken probara ez agertzeak (non hauen datak eskolako web atarian EBALUAZIO PROBEN EGUTEGIA-ren barnean izango diren), gaiari uko egitea suposatuko du, (EZ AURKEZTUA).



Azken ebaluazioaren kasuan, azterketa egun ofizialean egin beharreko probara ez aurkezte hutsak ekarriko du automatikoki kasuan kasuko deialdiari uko egitea.



Osasun-baldintzek irakaslana egitea edo aurrez aurreko ebaluazioa egitea eragozten badute, modalitate ez-presentziala (online) aktibatuko da, eta ikasleei horren berri emango zaie unean.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

DERRIGORREZKOA:-ESKALIMETROA,DIN A4 orriak, bolia edo luma.
GOMENDATUA:-AUTOCADPROGRAMADUN Ordenagailu Eramangarria(2012 programakin ahal bada),arkatza,DIN A3 orriak, eskuaira eta kartaboia, conpás-a.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

-CTE: Codigo tecnico de la edificacion, Ministerio de vivienda, 2006.

-NTE., Normas tecnologicas de la edificacion, MOPU. Distintas fechas.

-J. LOPEZ FERNANDEZ, J. A. TAJADURA ZAPIRAIN: Autocad avanzado. Ed Mc Graw Hill, Madrid. (Version 2000 o superiores)

Gehiago sakontzeko bibliografia

-Normas minimas de presentacion de Proyectos, COAVN.
-Condiciones de Habitabilidad en edificios de viviendas.
-Normativa de accesibilidad.

Aldizkariak

-DETAIL (Zenbaki guziak)
-EL CROQUIS (Zenbaki guziak)

5., 6. eta salbuespenezko deialdien epaimahaiaToggle Navigation

  • HERNANDEZ LASA, ALFONSO
  • LEON CASCANTE, IÑIGO
  • SENDEROS LACA, MARIA

TaldeakToggle Navigation

01 Tailerra-1 (Gaztelania - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA

31 Tailerra-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
1-15

08:30-12:30

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • eLABORATORIO EXPRESIÓN GRÁFICA II - GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA