AREAS_INTERES

Interes arloak

Formakuntza

Talde honetako irakasleek Genetika, Biokimikaeta Biologia Molekularra eta Biologia Zelularreko jakintza arloetako irakaskuntz-taldeetan parte hartzen dute. Gainera, irakasleek Master eta Doktoregoko ikasleen formakuntzan parte hartzen dute, Biologia Molekularra eta Biomedikuntza izeneko Master eta Doktorego programen bidez.

Gure ikerketa taldea Cluster for Molecular Biomedicine Education and Research CLUMBER (UFI11/20) Formakuntza eta Ikerkuntza Unitatearen buru da. Unitate honetan beste 5 ikerketa taldek parte hartzen dute. Prozesu biologikoen oinarri molekular, zelular, fisiologiko eta genetikoak, eta beraien patologia- eta moldaera-aldaketak aztertuz, biomedikuntzan diharduten ikertzaileen formakuntza hobetu nahi du cluster honek.

Dibulgazioa

Talde honetako kideok dibulgazio zientifikoaren konpromisoa dugu, bai prentsan (Berria eta Diario Vasco egunkarietan, Elhuyar eta Argia aldizkarietan...) zein irratian (Radio Euskadi). Horrez gain, interneta ere erabiltzen dugu dibulgaziorako, adibidez: A. Aguirrek  (https://www.ehu.eus/ehusfera/genetica/) eta A. Fullaondo (https://www.ehu.eus/ehusfera/genetikamedikuntza/) irakasleak ehusfera plataformaren barnean bi blog dituzte genetika arloan gertatzen diren aurrerakuntza zientifikoak azaldu eta aztertzeko.