carta_servicios_quienes_gestionamos

Zerbitzuen Karta: Nork gestionatzen du?

UPV/EHUren Gobernu Kontseiluak zerbitzuen karten arautegi berria onartuz 2016ko otsailaren 4an hartutako ERABAKIAK honako eginkizun hauek ezartzen ditu:

Idazkaritza nagusiari dagozkio:

• Zerbitzuen karta egiteko deialdia ebaztea. Halaber, idazkaritza nagusia izango da zerbitzuen kartak egiteko aurkeztu diren eskariak onartu ahal izateko irizpideak ezarriko dituena.
• Idazkaritza nagusiari dagozkio zerbitzuen kartak onartzea eta egiaztatzea.
• Idazkaritza nagusiari eskumena ematen zaio arautegi hau betearazteko beharrezkoak liratekeen egintzak eta erabakiak hartzeko, betiere Ikasketa Berrikuntza eta Kalitateko Errektoreordetzari entzun ondoren.

Berrikuntza eta modernizazio zerbitzuari dagozkio:

• Deialdia unibertsitatearen iragarki tauletan argitaratzea.
• Zerbitzuen karta egin nahi duten administrazio unitateen eskariak jaso eta egiaztatzea.
• Onarpenen proposamena idazkaritza nagusiari helaraztea.
• Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuak emandako aldeko txostena duten zerbitzuen kartak idazkaritza nagusiari helaraztea, beronek onar ditzan.
• Zerbitzuen kartak eta beroriek onartzen dituen erabakia UPV/EHUren taula korporatiboetan argitaratzea.

Prestakuntza kabineteari dagozkio:

• Pertsonalaren Prestakuntza, Plangintza eta Ikasketen kabineteak zerbitzuen kartak osatzeko prestakuntza ikastaroen deialdia argitaratuko du pertsonalaren atariaren bidez, ikastaroen fitxak osatu eta prestakuntza horretara joandakoen bertaratze ziurtagiria emango.

Kalitate eta ebaluazio instituzionaleko zerbitzuari dagozkio:

• Zerbitzuen kartak osatzeko behar den prestakuntza eta aholkularitza teknikoa eskaintzea.
• Laborazio eta ebaluazio prozesuaren egiaztatzea.
• Ebaluazioaren txosten teknikoa eman eta, onartu beharreko zerbitzuen kartekin batera, Berrikuntza eta Modernizazio zerbitzuari igortzea, honek idazkaritza nagusiari helaraziko bazaizkio.
• Onartutako zerbitzuen kartak Kalitate eta Ebaluazio Instituzionaleko Zerbitzuaren web gunean argitaratzea.