Albisteak

Ehubaq-ek, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Burdeoseko Unibertsitatearen Mugaz Gaindiko Euroeskualde Campusak, web orri berria atera du

Lehenengo argitaratze data: 2013/09/19

Irudia

ehubaq.eu Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Burdeoseko Unibertsitatearen Mugaz Gaindiko Euroeskualde Campusaren web orri berria da. Ehubaq-i buruz albisteez eta Nazioarteko Campusak eskaintzen dituen aktibitateez eta proiektuez gain, unibertsitateek zientzien eta teknologia esparruan eskaintzen dituzten aukera guztiak zabalduko dira.

Proiektu honen xedea heziketa, berrikuntza eta ikerketa alorretan nazioarteko campus erreferentziala sustatzea da, Euskampuseko Jakintza Guneetan eta Burdeoseko Unibertsitatearen Labexeetan oinarrituko litzatekeena.

Nazioarteko Campusaren garapena oso garrantzitsua da UPV/EHU, Tecnalia eta DIPCren arteko Euskampus Bikaintasun Campusarentzat.