Eduki publikatzailea

COMPUTATIONAL MECHANICHS

Datu orokorrak

Kokapena
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Ikertzaile nagusia
Alfonso Hernández Frías
Doktore kopurua
17
Osakide kopurua
17
Posta elektronikoa
monica.urizar@ehu.es
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) http://www.ehu.eus/compmech

Osakideak

  • Alfonso Hernández Frías
  • Enrique Amezua San Martín
  • Oscar Altuzarra Maetre
  • Charles Pinto Cámara
  • Víctor Petuya Arcocha
  • Francisco Javier Campa Gómez
  • Mónica Urízar Arana
  • Erik Macho Mier
  • Míkel Díez sánchez
  • Javier Corral Sáiz
  • Saioa Herrero Villalibre

Ikerketa-ildoak

Lehenengoan, zinematika paraleloko makina ultramalguak ikertzen dira. Makinen belaunaldi berri bat garatu nahi da, honako abantaila hauek izango dituena: osagai kopuru txikia, pare zinematikorik ez, fabrikazio eta muntaketa sinplifikatua, mantentze lan gutxi eta lubrikaziorik ez. Horrez gain, zurruntasuna kontrolatu nahi da; hartara, robotaren osagaien malgutasunak pertsonekiko interakzio segurua ahalbidetuko du.

Bigarren lerroan, topologia aldakorreko manipulatzaile paraleloak diseinatzen dira, moduluen bidez. Haren xedea da askotariko lanetarako egokitzeko gai izango diren makinak diseinatzea, malgutasun eta moldagarritasun handiagoa eskainita. Eragiketa anitzeko sistemak lortu nahi dira, robotek askotariko lanei ekiteko beren konfigurazioa aldatzeko aukera izan dezaten.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

I+G proiektuak, enpresekin lankidetzan.

Aholkularitza teknologikoa, diseinu mekanikoaren arloan.

Txosten teknikoak.

Enpresei mekanismoen eta makinen diseinuari buruzko prestakuntza ematea.

Tresneria

  • Kontrol eta neurketako National Instruments ekipamendua: CRIO-9024, PXIe-8133, NI cDAQ-9188.
  • Seinale analizatzaileak: 2 Cristal Dynamics, LMS SCADA mobile scm05 20 kanaleko analizatzailea.
  • Physik Instrumente-ren H-840 hexapodoa.
  • 3D inprimagailua, material konposatuekin inprimatzeko.

Proiektu aipagarrienak

Euskal Unibertsitate Sistemako Ikerketa Talde finkatuentzako lehia bidezko deialdia. 2016-2021.

Diseño modular de manipuladores paralelos reconfigurables de topología variable. MINECO. 2016-2019.

Máquinas de Cinemática Paralela Ultra Flexibles. MINECO. 2016-2019.

Diseño de máquinas multiaxiales de cinemática paralela con alta capacidad dinámica. Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa. 2011-2014

Digital Mechanism and Gear Library goes Europeana (thinkMOTION). Europar Batasunaren VII. Esparru Programa, CIP Programa 2010-2013.