Eduki publikatzailea

EBALUAZIO PSIKOLOGIKOA

Datu orokorrak

Kokapena
Psikologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Maite Garaigordordobil Landazabal
Doktore kopurua
3
Osakide kopurua
4
Posta elektronikoa
maite.garaigordobil@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) https://www.ehu.eus/giep

Osakideak

  • Maite Garaigordordobil Landazabal
  • Joana Jaureguizar
  • Elena Bernarás

Ikerketa-ildoak

Ikerketa lerroak:

  1. haur, nerabe eta helduen ebaluazio psikologikorako tresnak diseinatu eta egokitzea;
  2. esku hartzeko programa psikoedukatiboak eta tratamendu klinikoak diseinatu eta ebaluatzea; eta
  3. ikerketa epidemiologikoak egitea interes psikologiko eta sozialeko hainbat gairi buruz.

Taldearen jarduera ebaluazio psikologikoarekin lotutako gai hauen inguruan egituratzen da: ebaluazio tresnak eraikitzea (autokontzeptua, ziberbullyinga, sormena, depresioa, gorputz irudia, arazo emozionalak eta portaera arazoak), esku hartzeko programak diseinatu eta ebaluatzea (jokabide prosoziala sustatzeko programak, bakerako hezkuntza, sormena, eskola jazarpena… haurtzaroan eta nerabezaroan), eta arazo sozialetan ardaztutako ikerketak (azterlan epidemiologikoak sexismoari, haurren depresioari, bullyingari, elikadura nahasmenduei eta abarrei buruz), sistematikoki genero arazoa lantzen dutenak.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Arazo psikologiko eta psikopatologikoak dituzten banakoen ebaluazio psikologikoa.
Esku hartzeko programak diseinatzea eta zer eragin duten ebaluatzea

 

Proiektu aipagarrienak

Kontratuaren izenburua: Cyberprogram 2.0. Un programa de intervención para la prevención del cyberbullying y Trasferencia del conocimiento.
Prozedura: Zuzeneko izendapen bidezko kontratazioa (aditua)
Erreferentzia: OTRI 2017.0201
Enpresa/Administrazio finantzatzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia
Zenbatekoa: 9.964,70 (BEZa barne) (8.235,29 euro BEZik gabe)
Iraupena: 2017/04/30etik 2017/12/30era
Ikertzaile arduraduna: M. Garaigordobil doktorea
Parte hartu duen ikertzaile kopurua: 2.

 

Proiektuaren izena: Programa de prevención de la sintomatología depresiva en escolares de 8 a 9 años de edad
Erakunde finantzatzailea: licia Koplowitz Fundazioa. 2015eko I+G+B laguntzak (proiektuaren kodea: FP 15/62).
Iraupena: 2015/10/30etik 2017/10/30era
Zenbatekoa: 40.000 euro
Ikertzaile nagusia: Maite Garaigordobil Landazabal.
Parte hartu duen ikertzaile kopurua: 3 (Elena Bernarás, Joana Jaureguizar, Maite Garaigordobil)

 

Proiektuaren izena: Cyberbullying: Prevalencia en el País Vasco, conexión con variables personales y familiares, y programa de prevención e intervención.
Erakunde finantzatzailea: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa (MINECO). Ikerketa Zientifiko eta Teknikoko Zuzendaritza Nagusia. Ikerketa Proiektuen Zuzendariordetza Nagusia. Oinarrizko Ikerketa Proiektuen Programa Nazionala, Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2008-2011 aldiko VI. Estatu Planaren (I+G+B) esparruan (proiektuaren kodea: PSI2012-30956).
Iraupena: 2013- 2016
Zenbatekoa: 35.100 euro
Ikertzaile nagusia: Maite Garaigordobil Landazabal.
Parte hartu duen ikertzaile kopurua: 4 (Carmen Maganto. Elena Bernarás, Joana Jaureguizar, Maite Garaigordobil)

 

Proiektuaren izena: Conducta antisocial durante la adolescencia y la juventud: Diferencias en función de variables sociodemográficas, correlaciones con factores personales-familiares y variables predictoras.
Erakunde finantzatzailea: PSICOFUNDACIÓN (Psikologiaren Sustapenerako eta Garapen Zientifiko eta Profesionalerako Espainiako Fundazioa), Psikologoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak sortutako Fundazioa, TEA Ediciones, eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Psikologia Fakultatea.
Iraupena: 2012
Zenbatekoa: 3000 euro (2012ko Ebaluazio Psikologikoko Ikerlan onenaren Nicolás Seisdedos sariak emandako diru laguntza ekonomikoa; sariak hala estatua nola Iberoamerikako herrialdeak hartzen ditu barne, eta lan honengatik jaso zen).
Ikertzaile nagusia: Maite Garaigordobil Landazabal
Parte hartu duen ikertzaile kopurua: 3 (Maite Garaigordobil, Jone Aliri, Vanesa Martínez)

 

Proiektuaren izena: Sexismo: Relaciones con autoconcepto, empatía, expresión de la ira, racismo, y papel modulador de la familia y la escuela.
Erakunde finantzatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa (MICINN). Ikerketa Proiektuen Zuzendariordetza Nagusia. Oinarrizko Ikerketa Proiektuen Programa Nazionala, Ikerketa Zientifiko eta Teknikorako eta Berrikuntzarako 2008-2011 aldiko VI. Estatu Planaren (I+G+B) esparruan (proiektuaren kodea: FEM2009-09456).
Iraupena: 2010- 2012
Zenbatekoa: 36.300 euro
Ikertzaile nagusia: Maite Garaigordobil Landazabal
Parte hartu duen ikertzaile kopurua: 3 (Carmen Maganto, José Ignacio Pérez, Maite Garaigordobil)