Eduki publikatzailea

NanophysicsLab

Datu orokorrak

Kokapena
Kimika Fakultatea
Materialen Fisika Zentroa
Ikertzaile nagusia
Enrique Ortega
Doktore kopurua
12
Osakide kopurua
17
Posta elektronikoa
enrique.ortega@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) dipc.ehu.es/nanolab/

Osakideak

  • Enrique Ortega
  • Frederik Schiller
  • Celia Rogero
  • Martina Corso
  • Dimas de Oteyza
  • Denis Vyalikh
  • Miguel Moreno
  • Laura Fernández
  • Marco Gobbi
  • Max Ilyn
  • Sara Barja
  • Khadiza Ali

Ikerketa-ildoak

NanoLabean gainazal kristalino solidoetan auto-mihiztatutako sistemak aztertzen dira, surface science approach delakoari jarraikiz: in situ lurrunketa bidezko hazkundea, ultra high vacuum (UHV), eta gainazalarekiko sentikorrak diren analisi teknikak. Lanaren ardatza 2 eta 10 nm bitarteko eskala luzerak dituzten nanoegitura periodikoak dira, propietate gainerakorrak (gainegitura sortzen denean agertzen dira) eta 10 meV-tik beherako interakzio energiak bereizgarri dituztenak. Eskala luzeraren eta energiaren balio horiek argitzen dute NanoLaben analisi filosofia: alegia, tunel efektuko mikroskopia (STM, 1 nm bereizmena) eta bereizmen handiko (10 meV) espektroskopia teknikak uztartzea, zertarako eta informazio zehatza eta osoa lortzeko egiturazko propietateei eta propietate fisiko-kimikoei buruz (elektronikoak, magnetikoak).

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Nanophysics Labek berealdiko eskaintza du arlo teknikoan zein aholkularitzan. Hain zuzen, laborategian izan zuen jatorria BihurCrystal start-up enpresak, material exotikoak eta esperimentatzeko doitasun tresnak fabrikatzen eta merkaturatzen dituenak. Horrez gain, eskarmentua du fasearteko fisika-kimikari buruzko aholkularitza ematen ere, eta lantalde zientifiko zabala du horretarako.

Tresneria

  • Fotoemisioko espektroskopia gainazalen analisi fisiko-kimikoa egiteko. Sinkrotron erradiazioa.
  • Tunel efektuko mikroskopia kriogenikoa (4K)
  • Molekula sorta bidezko hazkuntza epitaxiala eta atomo geruzen jalkipena
  • Kerr efektu magneto-optikoa

Proiektu aipagarrienak

Ikertaldeak: Nanofisikako laborategia
Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza
Erreferentzia: IT-621-13
Jasotako finantzaketa: 163.199 euro
Erakunde parte hartzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea
Iraupena: 2013/01/01etik 2018/12/31ra arte
Ikertzaile nagusia: J. Enrique Ortega
Parte hartu duen ikertzaile kopurua: 8

"Híbridos covalentes en superficies"
Erakunde finantzatzailea: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa
Erreferentzia: MAT2013-46593-C6-4-P
Jasotako finantzaketa: 148.163,27 euro
Erakunde parte hartzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea
Iraupena: 2014/01/01etik 2016/12/31ra arte
Ikertzaile nagusia: J. Enrique Ortega
Parte hartu duen ikertzaile kopurua: 5

"Actualización de Difractómetro de Electrones y Módulo de Fuerzas para Microscopio de Túnel"
Erakunde finantzatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea
Erreferentzia: INF16/14
Jasotako finantzaketa: 48.245,75 euro
Erakunde parte hartzaileak: Euskal Herriko Unibertsitatea
Iraupena: 2016tik 2016ra
Ikertzaile nagusia: J. Enrique Ortega
Parte hartu duen ikertzaile kopurua: 10