Eduki publikatzailea

SEMPONS

Datu orokorrak

Kokapena
Materialen Fisika Zentroa
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Andres Arnau Pino
Doktore kopurua
9
Osakide kopurua
12
Posta elektronikoa
andres.arnau@ehu.eus

Osakideak

  • Andres Arnau Pino
  • Evgueni Chulkov
  • Idoia Garcia de Gurtubay Galligo
  • Asier Eiguren Goyenechea
  • Irina Sklyadneva
  • Maia Garcia Vergniory
  • Maria Blanco Rey
  • Mikhail Otrokov
  • Ane Sarasola Iñoguez

Ikerketa-ildoak

Gure interesaren ardatza izendatzaile komuna duen arazo sorta bat da: hain zuzen, eragin magnetikoak eskala nanometrikoan, truke eta spin-orbitako elkarreraginen ondoriozkoak. Espero dugu etorkizunean gure ikerketaren emaitzak baliagarriak izango direla eskala nanometrikoan gailu magnetikoak garatzeko. Hori izango litzateke aplikazio teknologiko hurbilena; hala ere, gure ikerketa proiektua funtsezko ikerketari dagokio. Bereziki, kontuan hartuko ditugu:

  1. aleazioak metal nobleko (Au, Ag) gainazaletan lantanidoekin eta bismutoarekin,
  2. metalezko atomo eta/edo molekula organikoekin egindako monogeruza konplexuak, isolatzaile topologikoen eta grafenoaren gainekoak, baita grafeno/metal interfazeetan edo isolatzaile topologikoetan tartekatutakoak ere,
  3. propietate elektronikoak eta garraio propietateak erdimetal topologiko berrietan, eta
  4. spin-orbita interakzioko akoplamenduaren ondoriozko eraginak elektroi-fonoi interakzioaren garraioan.

 

 

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Honako hauen ikerlanak zuzendu ditzakegu:

  1. Nanozientzia Masterreko ikasleak,
  2. Nanoegituren eta Material Aurreratuen Fisikako Doktorego Programako ikasleak, eta
  3. doktorego ondoko ikertzaileak.

 

Tresneria

  • Datuak biltegiratzeko 2 zerbitzari

Proiektu aipagarrienak

IT-756-13 ikerketa taldea, Eusko Jaurlaritza eta UPV/EHU, 2015/01/01etik 2018/12/31ra