Eduki publikatzailea

Software Teknologien Lan Taldea (GTTS)

Datu orokorrak

Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
María Amparo Varona Fernández
Doktore kopurua
4
Osakide kopurua
4
Posta elektronikoa
amparo.varona@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) http://gtts.ehu.es

Osakideak

  • Germán Bordel García
  • Mikel Peñagarikano Badiola
  • Luis Javier Rodríguez Fuentes
  • María Amparo Varona Fernández

Ikerketa-ildoak

GTTS taldeak 10 urte baino gehiago daramatza ikertzen, eta ahots prozesamenduari buruzko ikerketak egiten ditu, batez ere: audio segmentazioa, hizkuntza ezagutzea, esataria ezagutzea, hizketaren transkripzio automatikoa, informazioa berreskuratzea (indexatua eta bilaketa multimedia baliabidetan), azpititulatze automatikoa eta hizketa terminoen detekzioa.

2010etik, GTTSk zerbitzua ematen dio Eusko Legebiltzarrari, akta ofizialen testuetatik abiatuta osoko bilkuretako bideoak azpititulatzeko. GTTSk azpitituluen kalitatea hobetu nahi du, eta horretarako dekodetzaile fonetikoaren, lerrokatze algoritmoaren eta ergonomiaren gainean egiten du lan.

Horrez gain, taldeak multimedia baliabideetan informazioa bilatzeko eta indexatzeko sistema bat du (Hearch:http://gtts.ehu.es/Hearch/), SABUESO proiektuaren esparruan diseinatu eta martxan jarri dena (TIN2009-07446). Haren funtzionalitatea areagotzeko lanean ari da, esataria eta hizkuntza egiaztatzeko sistema automatikoak integratuta. 

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

GTTSk bere esperientzia eskaintzen du ikertzaileei emandako prestakuntzaren bidez, bere emaitzen difusioaren bidez eta teknologiaren transferentzia bidez, produktu komertzialak garatzeari begira. Gizarte ikuspegi batetik, GTTSk hizketa baliabideak eskura jartzeko ekarpenak egiten ditu, ikus-entzunezko baliabideetan bilaketak egiteko edukietan oinarritutako sistemen bidez eta entzumen ezgaitasunak dituzten pertsonentzako azpititulatze sistemen bidez. Maila ekonomikoan, ikus-entzunezko edukiak kudeatzeko beharrak dituzten erakundeek (hedabideak, erakunde publikoak) gure aholkularitzaren eta teknologiaren onurak jaso ditzakete, metadatuak bilatzeko eta sortzeko oraingo prozesuen eraginkortasuna areagotzeko eta produkzio kostuak murrizteko.

Tresneria

  • Zenbatzeko eta biltegiratzeko ekipamendua: datuak eskuratzeko ekipoak, zenbaketa trinkorako zerbitzariak eta datuak masiboki biltegiratzeko disko zerbitzariak, aire girotuko unitate bikoitza eta laguntza bateriak dituen areto berezi batean kokatuta daudenak.
  • Hizketaren prozesamendurako aplikazioak garatzeko ingurua, Javan idatzia, kode irekikoa eta Sautrela izenekoa (http://gtts.ehu.es/TWiki/bin/view/Sautrela).
  • Hizketa datu baseak eta beste hizkuntza bitarteko batzuk, ereduak estimatzeko eta sistemak ebaluatzeko; gehienak Linguistic Data Consortium-ean dugun harpidetzaren bidez lortu dira (http://gtts.ehu.es/gtts/ldc/ldc.jsp). GTTS da harpidetzaren koordinatzailea UPV/EHU osorako (http://gtts.ehu.es/gtts/ldc/ldc.jsp).
  • Taldeak ekimen hauetan parte hartu du: NIST Language Recognition Evaluations (LRE) 2007, 2009, 2011, 2015 eta 2017an, NIST Speaker Recognition Evaluations (SRE) 2008, 2010 eta 2012an, NIST Speaker Recognition i-Vector Machine Learning Challenge 2013-2014 eta NIST Language Recognition i-Vector Machine Learning Challenge 2015ean. Hori dela eta, NISTek ebaluazio horietarako emandako datu baseak erabil ditzake ( https://www.nist.gov/programs-projects/speaker-and-language-recognition). Datu base horiek bereziki garrantzitsuak dira arlo horretan, erreferentzia gisa hartzen baitira sistemak konparatzeko eta ekarpen berriak probatzeko.

Proiektu aipagarrienak

Izenburua: Subtitulado automático de vídeos de sesiones del Parlamento Vasco usando las actas
Enpresa/administrazio finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza, 6.000 €/urtean (gutxi gorabehera)
Iraupena: mugagabea, 2010eko uztailaz geroztik.
Arduraduna: Germán Bordel García

Izenburua: Ikertaldeentzako diru laguntza orokorra
Enpresa/administrazio finantzatzailea: UPV/EHU (GIU 13/28, ANEP ebaluazioa), 37.000 €
Iraupena: 2013ko abendutik 2016ko azarora
Arduraduna: Luis Javier Rodríguez Fuentes

Izenburua: Ikertaldeentzako diru laguntza orokorra
Enpresa/administrazio finantzatzailea: UPV/EHU (GIU16/68, ANEP ebaluazioa), 12.000 €
Iraupena: 2017ko martxotik 2020ko martxora 
Arduraduna: María Amparo Varona Fernández