Eduki publikatzailea

Tecnología de Polímeros

Datu orokorrak

Kokapena
Kimika Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Gonzalo Guerrica-Echevarria Estanga
Doktore kopurua
4
Osakide kopurua
6
Posta elektronikoa
gonzalo.gerrika@ehu.eus

Osakideak

  • Gonzalo Guerrica-Echevarria Estanga
  • Mikel Gaztelumendi Otegi
  • Pedro Remiro Montoya
  • Nora Aranburu Ocariz

Ikerketa-ildoak

Talde honen ikerketa material polimerikoen prozesatze/egitura/propietate arteko harremanera bideratzen da. Ikerketa alor nagusia polimero garbien eta osagai anitzeko material polimerikoen propietateen kontrola da, prozesatze parametroen bidezkoa. Beste interes eremu hauek ditu orobat:

  1. nahaste polimerikoak,
  2. nanokonposatu polimerikoak,
  3. termoplastiko kargadunak,
  4. material polimerikoak birprozesatzea eta birziklatzea.

 

Funtsean, egoera urtuan dauden polimeroetarako dira erabilgarri dauden prozesatze teknikak. Fase egitura, funtsean, mikroskopia elektronikoko eta X izpien difrakzioko tekniken bidez zehazten da, baita ekorketa kalorimetria diferentzialeko portaera termikoaren eta entsegu mekaniko-dinamikoen bidez ere. Portaera mekanikoari dagokionez, trakzio, flexio, inpaktu, neke eta creep saiakuntzak egiten dira. Horrez gain, aplikazio praktikoa duten beste propietate interesgarri batzuk ere karakterizatu daitezke: adibidez, HDT, Vicat, MFI eta propietate mekanikoak.

 

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Taldeak eskarmentu handia du deialdi publikoko eta lehiaketa bidezko deialdietako I+G proiektuak kudeatzen, probintzia, autonomia nahiz estatu mailan, baita mugaz haraindian ere. Era berean, eskarmentu handia du enpresekiko I+G kontratu pribatuetan, aholkularitzako, kalitate kontroleko, txostenak egiteko eta abarrerako lanak barne. Azkenik, prestakuntza eman dezake egoera urtuko materialak prozesatzearen, osagai anitzeko nahaste eta material polimerikoak lortzearen eta horien propietateak karakterizatzearen alorretan.

Tresneria

  • Torloju bateko eta biko estrusio makinak eta injekziozko eta konpresiozko moldekatze makinak
  • Karakterizazio termiko eta mekanikorako aparatuak (DIN)
  • Saiakuntza mekanikoetarako makina unibertsalak
  • Mikroskopio elektronikoak

Proiektu aipagarrienak

"Apoyo a la formulacion de copolimeros de Sebs", Cikautxo S. Coop., 2018.

"Resinas Epoxi reutilizables para aplicaciones avanzadas y sostenibles", Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa, 2018 - 2020.

"Smart stimuli responsive polyurethane interfaces", Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa, 2014 - 2016.

"Optimization of the properties of PC-Melt through reactive blending", SABIC Innovative Plastics España SCPA, 2013 - 2015.

"Conception, fabrication et caractérisation des composites polymères issus de ressources biodégradables (BIOCOMP-source)", POCTEFA (Espainia - Frantzia - Andorra Lurraldeen Arteko Lankidetza), 2012 - 2014.