Informazio orokorra eta sartzeko baldintzak
Non emango den
Ikastaro osoa birtula da; beraz, ez da emango leku fisiko batean, plataforma digital batean edo ikasketak kudeatzeko sistema batean baizik. Zehazki, Moodle plataforma erabiliko da.
Harremanetarako datuak
Posta elektronikoa bidal dezakezue itidd@ehu.es helbidera, informazio gehiago jasotzeko.
Hizkuntza
Irakasgai guztiak gaztelaniaz emango dira. Dena den, beharrezkoa da ingelesa ongi irakurtzen jakitea.
Ikastaroaren prezioa
90 €, kredituko. Matrikula bi epetan ordain daiteke. Eska ezazu murrizketen eta baldintza berezien berri itidd@ehu.es helbidean.
Sartzeko eskatutako tituluak
- Medikuntza
- Farmazia
- Odontologia
- Psikologia
- Fisioterapia
- Erizaintza
Beste baldintza batzuk
- Ordenagailu pertsonala izatea, Interneteko konexioarekin eta webcam-ekin.
- Internet bidezko komunikazio softwarea, bideoko euskarriarekin (Skype, emesene, MSN edo antzekoa).
- Ingelesez irakurtzeko gai izatea.
Hautatzeko irizpideak
- Izen-ematea eskatzeko gutuna
- Curriculum vitae
- Elkarrizketa