Eduki publikatzailea

Bestelako laguntzak

  • UPV/EHUren eta Bilboko udalaren arteko hitzarmena, UPV/EHUn ikasten duten errefuxiatu eta asilo eskatzaile eta atzerriko ikasleak laguntzeko. Hitzarmen honek ikasketen egitea erraztu gura die UPV/EHUko ikasle diren errefuxiatu, asilo eskatzaile eta atzerriko ikasleei, Bilboko hirian ostatu eta mantenurako laguntzak emanik.
  • UPV/EHUren Bizkaiko campuseko ikastetxe nagusi eta egoitzekiko hitzarmenak. Bi hitzarmen sinatu ziren 2016an UPV/EHUren eta Bizkaiko campuseko ostatu gune biren artean, zehatzago esateko, Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusiarekin eta Blas de Otero unibertsitate egoitzarekin. Hitzarmen honi esker, UPV/EHUko graduko ikasle errefuxiatu eta asilo eskatzaileen egonaldiaren % 50a besterik ez da fakturatzen.
  • Letren Fakultatearen funts ekonomikoa. UPV/EHUren Letren Fakultateak 2016 eta 2017 urteetako aurrekontuaren % 0,7a (hurrenez hurren, 651,95 € eta 672,26 €) xedatu du ikasle errefuxiatu eta asilo eskatzaileen hezkuntza premiak betetzeko behar den material akademikoa ordaintzeko.