Zazpigarren LaTex ikastaroa

Zortzigarren LaTex ikastaroa

Lehenengo argitaratze data: 2023/10/25

Zimateketik Latex ikastaroa antolatu dugu aurten ere.

Aurten berritasunak ekarriko ditugu!

LaTex programaren edukiaren eskaria pixka bat aurreratuagoa denez, aurten ikastaroa bi saiotan banatuko da, bata oinarrizko mailakoa urriaren 25ean eta bestea tarteko mailakoa azaroaren 8an, biak 11:30etan.

Bi saioetara joateagatik eta proposatutako dokumentuaren eredu bat entregatzeagatik, 0.5 kreditu lortu ahal izango dira.

Lehenengo saioan, LaTexen oinarriak azalduko ditugu, baita harekin oinarrizko dokumentu bat nola sortu ere, Overleaf erabiliz, LaTex editorea. Horregatik, gomendagarria da Overleafen kontu bat sortzea ikastaroa baino lehen. Ingurune matematikoa, irudiak, taulak... bezalako gaiak jorratuko ditugu.



Bigarren saioan LaTex munduan gehiago murgilduko gara. Ikusiko dugu nola antolatu dokumentu konplexuagoak, hala nola TFG edo proiektu luzeagoak. Horretarako, artxibo baten atalak eta bibliografia berrikusiko ditugu, eta aurreko saioko taulen eta irudien gainean emandakoa luzatuko dugu, edozein taula mota egiteko eta edozein irudi mota txertatzeko aukera emanez.

 

Ez da beharrezkoa bi ikastaroetara joatea edo eredua entregatzea; kredituak erreklamatzen direnean bakarrik izando da beharrezkoa.

 

Kurtsoa ikasle guztientzat irekita egongo da, eta izena emateko link honetan klika dezakezue.

 

latex