Zimatek Hackathona

Lehiaketa

Zimatek Hackathona

Noiz eta non

2023/11/29, 11:00 - 18:30

Deskribapena

Zimateken bigarren Hackathon-a hemen dago! Gai izango al zara aurtengo erronkak gainditzeko?

Iazko lehiaketako errobot batailaren arrakasta ikusita, zuen trebetasunak erakusteko aukera berri bat dakarkizuegu.  

 

“Dakizuenez, iaz programatu zenituzten zimabotak gizakion kontra matxinatu ziren eta gu akatzen ari dira…🤖💥. Indar militarrek ezin izan dute ezer ez egin, federazio galaktiko berak ere ezin izan ditu gelditu. Orain, geratzen zaigun irtenbide bakarra ihes egitea da, baina ez dugu denbora asko…⏳ Ihes plan bat diseinatzeko gai diren buru argiak behar ditugu. Zimaboten eraso basatiari aurre egin eta gizadia salbatzeko gai zarela uste baduzu, hau da zure hackatoia. 🚀”

 

Arauak hurrengoak dira:

  • Parte hartzea banaka edo taldeka izan daiteke, eta gomendagarria da taldekide batek behintzat Pythoneko ezagutzak izatea. Ez da beharrezkoa aurreko urteko hackatoian parte hartu izana.
  • Parte hartzaile edo talde guztiek 3 ordu izango dituzte erronka gainditzeko, eta beste denboratxo bat gehiago 2-5 minutuko aurkezpen bat prestatzeko haien ebazpenen inguruan, lortutako emaitzak aipatuz. Aurkezpen hau project pitch baten itxura izatea gomendatzen da.
  • Parte hartzea euskaraz, gazteleraz edo ingelesez egin daiteke.

Epaimahiak banaturiko bi sari egongo dira: bata 100€-ko baliokoa erronkak irabazten dituen taldearentzat, eta bestea 50€-ko baliokoa aurkezpen hoberenarentzat.

Aurten ez da parte hartzen duten taldeen kopurua mugatuko, eta lehiaketa azaroak 29an egitea espero da 2.11 gelan. Izena emateko, lehiaketaren eguna baino bi egun lehenago, azaroak 27an baino lehen, bete beharko da galdetegi hau:

Edozein zalantza izatekotan, idatzi posta elektroniko honetara: zimatek@ehu.es.

Izena ematea

Web helbidea: Galdetegia