CientÃficos Unidos Realizando Investigación Estupenda
Aurkezpena
Azterketak amaitu dituzu eta hauen zirrara faltan sentitzen duzu?
Berdina sentitzen duten beste bizpahiru pertsona zoro ezagutzen dituzu?
Ba zuen salbazioa dakartzuegu Zimateketik:
CURIE!!! (aurten nobedadeeekin!!!)
Fisika lehiaketa bat da, non partaideek 4 ordu dituzten 5 problema ebazteko gehienez 4 lagunez osatutako taldeetan.
Problemak askotarikoak izango dira, ikasgai eta kurtso desberdinetakoak, eta graduko irakasleek prestatuak.
Ez dakizu parte hartzeko maila nahikoa duzun?
Ez kezkatu, guztiok parte hartu ahal izateko prestatutako lehiaketa da, bakoitzak bere neurrian, ez baita ebazpena bakarrik ebaluatuko, problemak ebazterako orduan erakutsitako sormena ere kontuan hartuko da.
Gainera, aurten FORMATU BERRIA!!! aurkezten dugu. Aurtengo CURIE lehiaketan lagungarriak egongo dira eskuragarri ariketak ebazteko, baina ez uste dohainik aterako direnik...
Konbentzitu zaitugu?
Ba otsailaren 13an, 15:00etan ikusiko dugu elkar, Zientzia eta Teknologia Fakultatean (mezu bat bidaliko zaie partaidei informazio gehiagorekin).
Hemen uzten dizkizuegu araudia eta izen emateko esteka.