Kamiseta eta Tote-Bag Txapelketa 2026
Zimateken kamiseta lehiaketa itzuli da!!🎉🎉🎉
Klase orduak marrazkiak egiten galtzen dituzu? Zure talentuarekin sari bat irabazi dezakezu! Eraman itzazuz zure diseinuak kamiseta edo tote bag baten!🫵🫵
Aurkeztea oso erraza da, hartu zure diseinurik onena, irakurri Zimateken webgunean dauden oinarriak eta igo diseinua oinarrietan adierazten den formsera.
Diseinu hoberenak 100€ko💰saria jasoko du eta bigarrenak 50€koa💰.Horretaz gain, bi diseinu gehiago aukeratuko dira eta 4 diseinuen kamisetak eta tote bagak sortuko ditugu. Diseinu hauen sortzaileek kamiseta/tote bat jasoko dute sari modura.🏆🏆
Eta zer gertatzen da arkatzarekin trebea ez banaiz? ✏️❌Lasai egon, zuentzat ere sari bat dago. Gaur bertan fakultatean kamiseta formako txartelak izkutatu ditugu. Bilatu 🕵️🔎ahalik eta txartel gehien eta bidali argazki 📸 bat haiekin gure Instagrameko kontura @zimatek_ztf (jarraitu gaitzazue jadanik egiten ez baduzue). Txartel gehien lortzen dituen pertsonak diseinu irabazleen kamiseta edo tote bat lortuko du dohainik!
Anima zaitez!🫵🎉