Metodologías

Metodologías

Irudia

1. Bildumaren ildoak

Bildumaren izenburuak iradokitzen duen moduan, hainbat lan metodologia dokumentatu, eta zabaldu nahi dira, baldin eta lagungarriak izan baitaitezke, modu autonomoan edo batera, garapen ereduaren paradigma aldaketa bultzatzeko eta zehazteko; aldaketa bat, bestalde, premiazkotzat onartutakoa nazioartean. Haren berritze eta eraberritze ahalmena garapen teknologikoaren, giza garapenaren eta ekosistemen zerbitzuen arteko oreka bilatzean oinarritzen da.

Liburuen bilduma Hiri Eraberritze Integratua ikerketa lerroaren eta Masterraren Hirigintza Moduluaren ekimenez sortu da. Bi arlo espezifiko horietan egindako ekimen eta proiektuetan, hainbat lan metodologia garatu, edo garatzen ari dira. Metodologia horien xedea hiri eredu berri bat definitzea eta finkatzea izan da, iraunkortasunaren –haren adierarik zabalean– oinarrizko printzipioekin bat etorrita.

Horregatik, bilduma berriak ezagutzera eman nahi dituen metodologia guztiak pertsonengan, haien habitaten kalitatean eta ingurumenaren gaineko inpaktuaren murrizketan oinarritutako ikerketen emaitzak dira. Hori guztiaren bidez, hiri eredu bat sortu nahi da, berdintasunean eta gizarte kohesioan, hiri barruko orekan –bazterkeria eta bereizkeria ororen aurka– eta hiriaren eta bere ingurune naturalaren arteko orekan oinarrituta.

Arkitektura eta hirigintza gizarte dimentsioarekin estu lotzearen ondorioz garatutako metodologiak, funtsean, kualitatiboak dira; izan ere, kontraesan bat da giza neurrira egindako garapen eredu berri batean pentsatzea eta egungo gizartearen konplexutasuna zenbakietara mugatu nahi izatea, non elkarren ondoan bizi diren kultura, bizimodu, portaera eta adierazteko modu guztiz desberdinak.

Hala, bildumaren xedea metodologia horiek dibulgatzea da, eta horien bidez arkitektura eta hirigintza egiteko beste modu bat ematea ezagutzera, non hiriak herritarrentzat eraikiko diren. Horregatik, bildumako ale bakoitzean, metodologia bat deskribatuko da bai maila teorikoan bai adibide praktiko batean izandako emaitzen inguruko dokumentazioaren bidez.
Ale guztiek egitura bera izango dute, eta atal hauek bereiziko dira:

  • Testuingurua: metodologiaren garapenaren jatorrian dagoen eremua deskribatuko da, baita adibide bakoitzean aldez aurretik bildutako eta aztertutako dokumentazio osoa ere.
  • Metodologia: atal honetan metodologia sortzeko prozesua eta haren azken eraketa deskribatuko dira, hainbat testuren bitartez.
  • Adibide bat aztergai: atal honetan aplikazio praktiko bat deskribatzen da, prozesua eta emaitzak aintzat hartuta.
  • Analisi kritikoa: atal honetan, alde batetik, metodologiaren azterketa kritikoa egiten da, landutako adibidearen emaitzak oinarri hartuta, eta hobetzeko edo indartzeko alderdiak identifikatzen dira, eta, bestetik, metodologia horren aplikazioak hirien garapenerako eman ditzakeen aukerak aztertzen dira: ez bakarrik aztertutako adibidean, baizik eta, oro har, beste edozein hiri ingurunetan.

Ale bakoitzean, beraz, testu teorikoak jasoko dira Testuingurua, Metodologia eta Analisi kritikoa ataletan, eta testu deskriptiboak, Adibide bat aztergai atalean.

2. Hasiera data

2013 urtea

3. Zuzendaritza

 
  • Claudia Pennese
  • Alex Mitxelena Etxeberria
Prestakuntza

1995. urtea: arkitektoa, "Universitá degli Studi G. D'Annunzio, Facoltá de Architectura"

2000. urtea: doktorego tesia, ΑПΕΙΡΟΝ, UN PRINCIPIO DE FORMA CHE SI É FATTO MONDO. Dipatimento de Architettura - "Universitá degli Studi G. D'Annunzio, Facoltá de Architectura"

2002. urtea: arkitektoa, UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan.

2007. urtea: Unibertsitate espezialista, eraikuntza iraunkorrean. UPV/EHU.

2014. urtea: doktorego tesia,
LA ESENCIA HUMANA DE LA CASA.
UPV/EHUko Arkitektura Saila

Ikerketa jarduerak

2009. urteaz gero, Bizi Kalitatea Arkitekturan ikertaldeko kidea da.

PROIEKTU ESTRATEGIKOAK:

  • ESAZU: Auzo kalteberen hiri eraberritze parte hartzailea, Donostiako Udalaren laguntzaz egina. Hiru edizio egin dira, 2009. eta 2013. urteen artean.
  • EAEren eraikuntza parkearen esku-hartze beharren gaineko diagnostikoa, Eusko Jaurlaritzaren eskaeraz egina, Tecnaliaren eta Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren lankidetzarekin, 2012. Urtean. IN: Rufino Javier Hernández Minguillón jauna.
  • maCOOa proiektua. Arkitekturan, eraikuntzan eta hirigintzan iraunkortasuna babesteko eginkizunen plana, 2012-14 hirurtekorako. IN: Rufino Javier Hernández Minguillón jauna.
  • Iraunkortasuna UPV/EHUren eraikinetan. Unibertsitateko 5 eraikinen energia eraginkortasun maila ebaluatzea eta erabilera protokolo bat diseinatzea. 2015/16. IN: Rufino Javier Hernández Minguillón jauna.

2013. urteaz gero:

  • maCOOa proiektua. Arkitekturan, eraikuntzan eta hirigintzan iraunkortasuna babesteko eginkizunen plana, 2012-14 hirurtekorako. IN: Rufino Javier Hernández Minguillón jauna.
Irakaskuntzako esperientzia

2000tik 2012ra:

  • Progettazione Architettonica "Universitá degli Studi G. D'Annunzio, Facoltá de Architectura"
  • Arkitekturako Proiektuak, UPV/EHUko Arkitektura GETen

2006. urteaz gero:

  • Arkitekturako Proiektuak, UPV/EHUko Arkitektura GETen
Lan esperientzia 2014az gero: RB3 Hiri Berrikuntza Integratua unibertsitate spin-offeko zuzendaria.
1995az gero: lankidetzak egin ditu hainbat estudio profesionalarekin Erroman (IT) eta EAEn.

2003. urteaz gero: estudio profesional propioa du

Bestelako jarduerak 2015az gero: Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko Gipuzkoako ordezkaritzaren Iraunkortasun Batzordeko zuzendaria.

2015az gero: Arkitekturaren Oinarrietako Graduko koordinatzailea

2014-2015 ikasturtea: Gradu Amaierako Laneko eta Arkitekturaren Oinarrietako Graduko 5. mailako koordinatzailea, UPV/EHUko Arkitektura GETen.

2013. urteaz gero: UPV/EHUko Arkitektura GETen Kalitate Batzordeko kidea, Arkitektura Saileko ordezkari gisa.

 

4. Aholku batzordea

4.1. Kideak

Argitalpen Batzordea

Rufino Javier Hernández Minguillón
  • UPV/EHUko Arkitektura Saileko katedraduna      
  • Bizi Kalitatea Arkitekturan ikertaldeko zuzendaria
Fernando Bajo Martínez de Murguia
  • UPV/EHUko Arkitektura Saileko irakasle atxikia
  • Bizi Kalitatea Arkitekturan ikertaldeko kidea
Claudia Pennese
  • RB3 Hiri Berrikuntza Integratua spin-offeko zuzendaria
  • Bizi Kalitatea Arkitekturan ikertaldeko kolaboratzailea
  • Bildumako koordinatzailea
Olatz Grijalba Aseginolaza
  • UPV/EHUko Arkitektura Saileko irakaslea
  • Bizi Kalitatea Arkitekturan ikertaldeko kidea

4.2. Eginkizunak

Batzorde zientifikoak bildumaren programazioaren eta ale bakoitzaren edukiaren jarraipena egiten du.

5. Originalak bidaltzeko egileentzako jarraibideak

6. Eskuizkribuak hautatzeko prozesuari buruzko informazioa

Eskatutako fitxategi guztiak jaso ondoren, Argitalpen Batzordeak posta elektroniko bat bidaliko du horien harrera baieztatzeko.

Argitalpen Batzordeak lanaren lehen azterketa egingo du, Argitalpen Arau hauekin bat ote datorren ikusi, eta bildumako ale bakoitzaren edukiekiko haren koherentziaren lehen ebaluazioa egiteko.

Dokumentazioak bi alderdi horiei lotutako akats larriak baditu, testua ez da onartuko. Akats nabarmenak hautematen badira, materiala egileari itzuliko zaio, zuzen dezan. Garrantzi gutxiko akatsak badira, egileari jakinaraziko zaizkio, Batzorde Zientifikoaren azterketa txostenarekin batera. Lehen azterketa horren emaitzak egileari jakinaraziko zaizkio 30 egun naturaleko epean, hartu agiria igortzen denetik zenbatzen hasita.

Behin Argitalpen Batzordeak onartuta, bi parekoen ebaluazio itsua egingo zaio lanari. Ebaluazioa Metodologiak bildumaren ikerketa arloko kanpo adituek egingo dute.

Bi parekoen ebaluazio itsu horren emaitzen arabera, lanak baztertu edo onartuko dira, edo zuzenketak egiteko eskatuko zaio egileari. Zuzenketak behar izanez gero, 15 egun naturaleko epean igorriko dira, eskaera bidaltzen den egunetik zenbatzen hasita. Zuzenketa prozesua errazte aldera, egileak materiala bidali beharko du berriro, eta sartutako aldaketak deskribatuko ditu.

Behar adina denbora edukiz gero, Argitalpen Batzordeak maketazioaren zirriborro bat bidaliko dio egile bakoitzari, egon daitezkeen akatsen berri eman dezan. Egileak 10 egun naturaleko epea izango du horretarako, zirriborroa bidaltzen den egunetik zenbatzen hasita.

7. Bilduma honetako tituluak