Euskal Literatura Saila

Euskal Literatura Saila

Euskal Literatura Saileko tituluak

1. Seriearen aurkezpena

Euskal Literatura Sailak euskal literaturaz euskaraz egindako ikerlanak argitaratzeko asmoz jaio zen. Arlo horren ikerketan izandako oinarriak plazaratu nahi ditu. Ikuspegi zabala defendatzen du. Metodologia desberdinetan osaturiko lanak onartzen ditu, eta bere ibilbidean arlo desberdinak babestu ditu: literaturaren soziologia, euskal literatura garaikidearen historia, ahozko literatura, egile jakin bati edo itzulpenari buruzko liburuak aztertzen dituen ikerketa.

Euskal Literaturari buruzko ikerlanak babesgune berezia eta zaindua du Euskal Literatura Sailean. Serie horretan agerturiko liburu batzuek Euskadi Literatura Saria lortu dute.

2. Hasiera data

2007. urtea.

3. Zuzendaritza

Jon Kortazar Uriarte

4. Batzorde zientifikoa

4.1. Batzordekideak

  • Xabier Etxaniz. Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saila. Hezkuntza eta Kirol Fakultatea.
  • Garbiñe Iztueta. Ingeles eta Aleman Filologia. Letren Fakultatea.
  • Cristina Albizu. St. Galleneko Unibertsitatea (Suitza).

4.2. Eginkizunak

Euskal Literatura Saileko Batzorde Zientifikoak serieko zuzendaria aholkatzea du eginkizun nagusia obrak argitaratzeko hartu beharreko erabakietan, baita argitalpenetatik kanpoko ebaluatzaileak proposatzeko hartu beharrekoetan ere.

5. Originalak bidaltzeko jarraibideak egileentzat

Argitaratzeko proposamenen aurkezpena. Edozein pertsonak, bai UPV/EHUkoak zein kanpokoak, aurkeztu ahal du argitaratzeko proposamenik, Argitalpen Zerbitzuaren webguneko Nola argitaratu izeneko atalean deskribatutako betebehar orokorrak eta kasuan kasuko lan multzo eta bilduma bakoitzaren betebehar espezifikoak beteta.

Eskatzaileak serie eta bildumei dagokien inprimakia bete behar du eta bidali, OpenOffice, Word edo PDF formatuko originalarekin batera, Argitalpen Zerbitzuari, erregistro editorialaren bidez (argitaletxea.erregistroa@ehu.eus).

Argitalpen Zerbitzuak proposamena jaso duela jakinaraziko du, eskaera osorik dagoen edo dokumenturik falta zaion adierazita.

Behin proposamena onetsi dela, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritza teknikoak eskatuko dizkie egileei argitalpena egin ahal izateko artxiboak, besteak beste, goi kalitateko argazki eta grafikoak.

6. Información sobre el proceso de selección de manuscritos

Aurkeztutako lanak kanpoko ebaluatzaileek aztertzen dituzte, zientzi kalitateak galdegiten dituen irizpide hertsiekin bat etorrita. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak azken erabakia hartzen du ebaluatzaileen txostenak ikusita eta kasuan kasuko lan multzo edo bildumako zuzendaritzak proposatutakoari begiratuta.

Prozesuaren etapak:

  1. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak egiaztatuko du argitaratzeko proposamena bat datorren zerbitzuaren politika editorialarekin, Argitalpen Zerbitzuaren Argitalpenen Eskuliburuan zehaztu bezala. Eta, behar izanez gero, lan multzo eta bildumako zuzendaritzari bidaliko dio.
  2. Lan multzo edo bildumako zuzendaritzak, legokiokeen zientzi batzordearekin batera aztertuko dute originala eta, argitaratzeko modukoa dela iritziz gero, kanpoko ebaluazioa egingo duten pertsonak proposatuko. Originala ezetsiko balitz, hala jakinaraziko zaie egileei, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak arrazoitutako ebazpenaren bidez.
  3. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritza harremanetan jarriko da proposatutako ebaluatzaileekin eta, ebaluazioa egiteko ados baleude, originala igorriko die, egilearen izen-deiturak eta filiazioa ezabatuta, itsu bikoitzaren ebaluazio prozesua bermatuko bada. Ebaluatzaileek bi hilabete izango dituzte txostenak egin eta emateko.
  4. Txostenak jasota, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak lan multzo edo bildumako zuzendaritzari bidaliko dizkio eta honek, txostenak ikusita eta batzorde zientifikoaren aholkuak baliatuta, honako erabaki hauetakoren bat hartuko ahal du:
  • Originalaren argitaratzea gomendatu, aurkeztu den moduan edo, gehien dela, ebaluatzaileek iradokitako aldaketa txikiak eginda. Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak ebazpen bidez jakinaraziko die egileari eta zuzendaritza teknikoari, editatzeko prozesu teknikoari ekin diezaion.
  • Eskatzea egileei ebaluatzaileek eskatu edo iradokitako aldaketak egin ditzala, behar izanez gero, horiek egiteko modua eta epea zehaztuz. Proposatzaileak idatziz adieraziko ahal dio lan multzo edo bildumako zuzendariari ez dagoela ados proposatu zaizkion aldaketekin. Eskatutako aldaketak egin osteko testua jasota, lan multzo edo bildumako zuzendaritzak egiaztatuko du egileak aldaketak egin dituela eta, hala beharko balitz, eman beharreko ebazpen proposamena helaraziko dio Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzari. Testuak txostenetako gomendioak jasotzen ez dituela iritziko balitz, azken errekerimendu bat eginen zaio egileari.
  • Ebaluazio berri bat eskatzea. Beharrezko baleritzo, lan multzo edo bildumako zuzendaritzak, bere batzorde zientifikoaren aholkuez, txostena eskatuko dio beste ebaluatzaile bati, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzaren bidez.
  • Gomendatzea proposamena ez argitaratzeko. Kasu honetan, Argitalpen Zerbitzuko zuzendaritzak hartutako erabakia arrazoitzeko ebazpena egin eta jakinaraziko dio egileari.

7. Serie honetako tituluak