SUSTATUZ_Programa_formación

Kudeaketa aldatzeko eta hobetzeko enpresa txiki eta ertainentzako aholkularitzako prestakuntza programa

Prestakuntza programa

Arestian adierazitako helburuak eta premisak kontuan izanik, irakaskuntza programa ahalik eta zorrotz, osatu eta aplikatuena diseinatu da, prestakuntza programak maizen izan lezakeen sarrerako profila kontuan hartuta.

Prestakuntza programa 3 modulutan egituratzen da:

  •  1. modulua: Enpresa txiki eta ertainentzako aholkularitza: funtsezko funtzioak eta helburuak (4 ordu)
  •  2. modulua: Enpresa txiki eta ertainetako aholkularitzarako eta esku hartzerako erreminta kutxa (12 ordu)
  • 3. modulua: Enpresa txiki eta ertainetako aholkularitza eta esku hartzea praktikan (16 ordu)

Programa bi fase bereizitan egituratzen da: lehen fasean unibertsitatean egingo da aurrez aurreko prestakuntza (1. eta 2. moduluak hartuko lituzke barnean) eta bigarren fasean prestakuntza praktikoa egingo da Sustatuz programan parte hartzen duten erakundeetakoren batean (3. modulua hartuko luke barnean). Dokumentu honen 5. atalean zehazten den moduan, Sustatuz programan parte hartzen duten enpresetan egingo den tutoretzapeko esku hartzea izango da prestakuntza praktikoa.

Ikastaroaren aurkezpena asteartean egingo da, otsailaren 21ean, 08:00etan, Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateko 2.9 gelan edo batzar gelan.

Nori zuzendua

Prestakuntza programa hau 2016-2017 ikasturtean UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko ikastegiren batean titulazioren batean (gradua, graduondokoa, lizentziatura, diplomatura, ingeniaritza eta arkitektura) matrikulatuta dauden azken urteko ikasleei zuzenduta dago, edo duela gutxi Gipuzkoako Campuseko ikastegiren batean eskuratutako UPV/EHUren titulu ofizial baten (gradua, graduondokoa, lizentziatura, diplomatura, ingeniaritza eta arkitektura) jabe direnei, edo, hautabidez, aipatutako tituluak emateko eskubideak ordaindu dituztenei.

Eskainitako ikasketen ezaugarriak direla eta, programa honetan onartzeko lehentasuna izango dute UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Gipuzkoako Atalean eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan irakasten diren titulazioetako ikasleek eta titulazioa lortu dutenek. Hala ere, eskatzaile bakoitzaren prestakuntza eta lanbide ibilbide zehatza aztertuko da programaren helburuetara egokitzen ote den ebaluatzeko.