GARAITUZ_ENTIDADES

Entitate parte-hartzaileak

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

 

 

 

 

 

 

Gipuzkoako Foru Aldundia

Garapen

Irudia

Elkarte profesionala da Garapen, eta Euskadiko tokian tokiko erakundeek eratutako garapen-agentziak batzea du xede, bi helburu hauek oinarri hartuz:

  • Tokian tokiko izaera endogenoko garapen ekonomikoaren gainean kontzeptualizatzea, eta garapen horren proiekzio estrategikoa eta aplikazio operatiboa lantzea.
  • Informazio- eta jakintza-trukea sustatzea, lankidetzako eta kooperazioko proiektuak garatuz.
  • Agentziei guztien interesekoak diren programetan sinergiak garatzeko zerbitzuak ematea.
  • Erakunde publiko zein pribatuen aurrean irizpide eta jarrera bateratuak eratzea, haien ekintza-eremuen barruko gaietan.

Garapen erakunde-sare modura egituratuta dago, haren kideen arteko konfiantza eta kooperazioa oinarri dituela, eta ikuspegi finantzariotik oreka bermatzen dion egitura minimo eta malgua du.

Tknika: EAEko Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa

Irudia

Tknika Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak bultzatutako zentroa da. Tknika lanbide-heziketako sistemaren berrikuntzarako tresna da, eta, berrikuntza kudeatzeko duen ereduari jarraiki —TknikaINNOVA—  enpresak, teknologia- eta ikerketa-zentroak, unibertsitateak eta sistemari balioa ematen dion beste edozein erakunde barne hartzen ditu bere jardueran, betiere berrikuntza irekiaren dinamikan.

Era berean, Tknika INNOBASQUE Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan aritzen da, EAEn berrikuntza bere eremu guztietan koordinatu eta bultzatzearren eta ekintzailetza eta sormena sustatzearren.