Breadcrumb

Edukia

GMTn jaiotako 'Ingeniaritzako eta ekoberrikuntza Industrialeko Zerbitzuak' ekimenak Manuel Laborde saria irabazi du

Irudia

Ekimen Berritzaile Berriaren saria eskuratu duen 'Ingeniaritzako eta ekoberrikuntza industriako zerbitzuak' ekimena ingeniaritza eta ekoberrikuntza industrial baten zerbitzuetan oinarritzen da. Amaia Mendozak eta Arantxa Agirrezabalagak aurkeztutako ekimen hori bi ekintzaile horien eta Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako GMT ikertaldearen arteko lankidetzatik sortu da. Epaimahaiak haren know-howa eta mikroplastikoen arloko espezializazioa goraipatu ditu.

Manuel Laborde Werlinden sarien jatorrian Entreprenari Programa dago, zeina Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campusak eta BIC Gipuzkoa Enpresen eta Berrikuntzako Europako Zentroak garatzen eta kudeatzen baitute. Haren helburua ekintzailetza ideiak eta proiektuak sustatzea da unibertsitatearen inguruan. Edizio honetan aurkeztutako lanak Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileek, tituludunek, graduondokodunek eta azken mailako ikasleek aurkeztu dituzte, baita enpresa berri bat sortuta UPV/EHUren lankidetzarekin egindako ikerketa baten emaitzak erabili nahi dituzten enpresek ere.

Albiste hau Campusa aldizkarian agertu zen lehenbizi.