A sample text widget

Etiam pulvinar consectetur dolor sed malesuada. Ut convallis euismod dolor nec pretium. Nunc ut tristique massa.

Nam sodales mi vitae dolor ullamcorper et vulputate enim accumsan. Morbi orci magna, tincidunt vitae molestie nec, molestie at mi. Nulla nulla lorem, suscipit in posuere in, interdum non magna.

Usue Mori Carrascalek jaso du V. Gladys Saria

Usue gure taldekideak V. Gladys Saria jaso du (2025/09/16). Gladys Sariak ingurune digitalean ari diren emakume gazte euskaldunak saritu, gazteentzat erreferenteak sortu eta egiten duten lana jendarteratzea du helburu, Gladys del Estal informatikaria gogoratzearekin batera. Horixe da, hain zuzen ere, e-makumeak taldeko kideon ahalegina.

Egindako lan bikaina aitortzeaz gain, epaimahaiaren aktaren arabera: “Usue Morik ibilbide zientifiko sendoa du; baina gaur egungo “eliteko” ikerketa eredutik aldendu, eta adimen artifiziala gizartearen onurarako tresna gisa erabiltzea eta haren transferentzia lehenetsi ditu, horretarako, fakultateko beste ikerketa taldeetako kideekin ez ezik, jakintza arlo desberdinetako profesionalekin elkarlana bultzatu du. Haren lanari etorkizuneko eragin sozial positiboa aurreikusten zaio.”

Informazio gehiagorako, ikus campusa, Puntueus, Sustatu, Berria, Berria-elkarrizketa, Gara, Naiz, Irutxulo, euskaltel, EuskaDigital, bizkaie eta Wikipedia artikulua.  Jasotze ekitaldia Informatika fakultatean izan da, 2025/09/26, ikus GAUR8-elkarrizketa, euskadi.eus, Irekia, campusa, naiz.

Zorionak, Usue! Aupa e-makume handi hori!

Erantzuna idatzi

HTML etiketa hauek erabil ditzakezu

<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>