euskaraespañol

Ikasleak planeta iraunkorrago baten alde ikertzen ari dira

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/10/22

Irudia

NON: Hiru campusetan. NOIZ: 2020ko urriaren 22a. NORK: Jorge Navarro | Nora García-Inés | Pedro Lasaga. Komunikazio Bulegoa, UPV/EHU.

 

Gaur Ikasleen III. Kongresua egin dugu. 80 ikaslek baino gehiagok aurkeztu dituzte Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin lotutako Gradu Amaierako Lanak. Egoerak agintzen duen bezala, ezinbesteko presentzia fisikoa baino ez du izan (ikasleak eta epaimahaia soilik), baina modu birtualean ere jarraitu ahal izan da.


Eguerdirako, epaimahaiak eta bertaratutako ikusleek bederatzi proposamen irabazleak zein diren erabakiko dute: bi azterketa-esparru bakoitzeko (pertsonak, planeta, oparotasuna eta bakea) eta sari berezi bat COVID-19rekin lotutako ikerketa onenarentzat.


Sari banaketa datorren urriaren 28an egingo da, Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

Saileko argazki guztia Photocampusen.

Udazken (berezi) honi buruz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus