Asset Publisher

Berdetasunarekiko esposizioak haurren garapen neuropsikologikoaren eta osasun mentalaren babesean eta hobekuntzan duen eragina:Arreta gabezia eta hiperaktibitatearen nahasmendua ardatz//Exposure to greenness and its role on the protection and enhancement of children's neuropsychological development and mental health: A focus towards attention-deficit/hyperactivity disorder

Doctoral student:
Leire Luque García
Year:
2025
University:
Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Director(s):
Jesús Ibarluzea Maurolagotia; Gonzalo García-Baquero Moneo
Description:

Ikerketa epidemiologikoen arabera, berdetasunarekiko esposizioa onuragarria izan

daiteke haurren garapen neuropsikologikorako eta osasun mentalerako, baita arreta

gabezia eta hiperaktibitatearen nahasmendua (AGHN) izateko arriskua murrizteko

ere. Hala ere, egun ebidentzia mugatua da, izan ere, aurreko ikerketek ez baitute

haurdunaldiko eta lehen haurtzaroko berdetasunarekiko esposizioa modu

independentean aztertu. Hutsune hau betetzeko, tesi honen helburu nagusia

berdetasunarekiko esposizioak haurren garapen neuropsikologikoaren eta osasun

mentalaren babesean eta hobekuntzan duen eragina aztertzea da, AGHN ardatz

hartuz. Asmo horrekin, tesi hau hiru argitalpen zienti;ikoren inguruan egituratu da.

Lehenengoaren helburua berdetasunarekiko esposizioak haurren garapen

neuropsikologikoan eta osasun mentalean duen eraginaren inguruan eskuragarri

zegoen behaketa ebidentziaren berrikuspen sistematikoa burutzea izan zen.

Bigarrenean haurdunaldian eta lehen haurtzaroan berdetasunarekiko esposizioak

eta berdeguneen eskuragarritasunak AGHN sintomekin duten lotura aztertu zen,

INMA proiektuko datuak erabiliz. Azkenik, hirugarrenean haurdunaldian eta lehen

haurtzaroan berdetasun mota ezberdinekiko esposizioak AGHN diagnostikoa

izateko arriskuan duten eragina aztertu zuen, EUCCN sareko datuak erabiliz.

Emaitzen arabera, badirudi berdetasunarekiko esposizioak eragin onuragarria

duela haurren garapen neuropsikologikoan eta osasun mentalean. Haurdunaldiko

berdetasunarekiko esposizioak AGHN sintomekin lotura esanguratsurik erakutsi ez

zuen arren, lehen haurtzaroko berdetasunarekiko esposiziorako babes-efektu

posible baten ebidentzia iradokitzailea aurkitu zen. Horretaz gain, emaitzek

asoziazio funsgabeak eta ia nuluak aurkitu zituzten berdetasun-metrika gehienen

eta AGHN diagnostikoaren artean. Oro har, ez zen PM2.5 edo jarduera ;isiko bidezko

bitartekaritza-ebidentziarik aurkitu. Ikerketa gehiago behar dira berdetasunak

AGHNn izan dezakeen eragin posiblea ulertzeko. Etorkizuneko ikerketek

haurdunaldiko eta lehen haurtzaroko esposizio-aldietan azpiko bide potentzialak

aztertu beharko lituzkete, sentikortasun-aldi espezi;ikoak identi;ikatzeko. Era

berean, berdetasun mota desberdinek izan dezaketen eragina aztertzeak,

ebidentzian oinarritutako politika

Link with additional information:
Mention:
International PhD