Breadcrumb

Asset Publisher

Session

2020 11 10 - "Emakume gehiago Telekomunikazio Teknologietan"

More information

Telekomunikazioetan trebatutako emakumeok antolatu eta dinamizatuko dugun topaketa honek, DBHko irakasleek bokazio femeninoak ingeniaritzara eta telekomunikazioetara bideratzeko egiten duten lana sendotzea du helburu. Telekomunikazio-teknologiekin erlazionatutako titulazioetan emakumeon matrikulazioa sustatu eta bultzatzeko helburuarekin, bigarren hezkuntzako ikastetxeen zeregina, eta zehazki, ikasleak zientzia eta teknologiako ikasgaietan prestatzeaz eta haien orientazio akademikoaz arduratzen diren pertsonen zeregina, funtsezkoa iruditzen zaigu. Hori dela eta, DBHko irakasleei eta orientazio-arduradunei zuzendutako informazio-saio batera gonbidatzen zaitugu. Era berean, gonbidapen hau, zure ustez, beste norbaitek ere interesa izan dezakeenari ematera gonbidatzen zaitugu. Informazio gehiago: infoteleko.eib@ehu.eus