Cabecera

Menu Toggle site navigation

Asset Publisher

2019 10 23 - AULA ESPAZIO GELA REUNIÓN MARS EXPRESS

First publication date: 23/10/2019

MARS EXPRESS ESPAZIOKO MISIOAREN TALDE ZIENTIFIKOAREN BILERA BILBON

Bilbo, 2019ko urriak 23. Mars Express, Europako Espazio Agentziaren (ESA) espazioko ibilgailua da, eta Marte inguruko orbitan ari da 2003tik. Zortzi tresna zientifiko daramatza barruan, planetaren gainazala, atmosfera eta planeten arteko ingurunea aztertzeko. Horietako baten, “Visual Monitoring Camera” (VMC) kameraren, arduradun zientifikoa Agustin Sanchez Lavega EHUko Ingeniaritza Eskolako Fisika Aplikatuko katedraduna da, eta bertan Teresa del Río Gaztelurrutia eta Ricardo Hueso irakasleek eta Jorge Hernandez Bernal doktoretza ikasleak hartzen dute parte, guztiak ere Planeta Zientzien Taldeko kideak.

Urriaren 22tik 24ra, Mars Expressen ikerketa taldearen 46. edizioa Bilboko Ingeniaritza Eskolan egin zen, Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako EspaZio Gelaren babesarekin, misioaren egoera, azken emaitza zientifikoak eta etorkizunean egin beharreko ikerketa aztertzeko.

Bilera hori baliatuz, asteazkenean, urriaren 23an, Mars Express taldeko hiru kidek ingelesezko hiru hitzaldi emango dizkiete Eskolako graduko ikasleei eta Espazio Gelako Espazioko Zientzia eta Teknologia Masterreko ikasleei.


Informazio gehiago:
Escuela de Ingeniería de Bilbao: Itziar Villamandos – VILLAMANDOS COMUNICACIÓN, S.L.
Tlf.: 657 796 583 villamandos@lvcomunicacion.com