Cabecera

Menu Toggle site navigation

Asset Publisher

CCESC KONGRESUA

BILBOK INDUSTRIA KIMIKOAK ETA PETROKIMIKOAK JASANGARRIAGO EGITERA ZUZENDUTAKO ZIENTZIA ETA ENPRESA TOPAKETA NAGUSIA JASOKO DU GAURTIK AURRERA

First publication date: 10/07/2018

16 herrialdetako ehun aditu baino gehiago Bilboko Ingeniaritza Eskolan elkartuko dira asteazkenera arte, biofindegitzan aplika daitezkeen azken berrikuntzak aurkezteko

Mundu osoko teknologoek 81 txosten aurkeztu dituzte, International Symposium on Catalysis for Clean Energy and Sustainable Chemistry (CCESC 2018) honetako batzorde teknikoek ebaluatu ditzaten.

Bilbon, 2018ko uztailaren 9an. 16 herrialdetako 100 aditu baino gehiagok, sektore kimikoa eta petrokimikoa eraginkorrago eta ekologikoago egiteko modua eta energiaren sorkuntzan egin dezaketen ekarpena eztabaidatuko dute gaurtik aurrera Bilboko Ingeniaritza Eskolan. Ikastetxeak International Symposium on Catalysis for Clean Energy and Sustainable Chemistry (CCESC 2018) izenekoaren laugarren edizioa antolatzen du asteazkenera, uztailaren 11ra, arte. Energia garbiari aplikatutako katalisi teknologien analisiari eta kimika jasangarriari eskainitako nazioarteko topaketa nagusia da.

Kongresuan, ingurumenaren aldeko prozesu katalitikoen (erreakziokoak) biofindegitzako produktuen (erregaiak barne) garapenarekin erlazionatutako azken berrikuntzak aurkezten dira. Beste teknologia batzuen artean, adituek CO2a erreaktibo gisa (isurketa murrizteko aukera ematen du) edo erregai fosiletan oinarritutako energia bektoreen ordezko moduan hidrogenoa erabiltzeari buruzko aurrerapausoak azalduko dituzte.

Programak sei hizlari nagusi ditu: Regina Palkovits, Aquisgraneko Unibertsitate Teknikoko (RWTH Aachen University) aditua, CO2aren birbalorizazioan eta biomasan katalisia aplikatzeari buruz berba egingo duena; Javier Pérez-Ramírez, Zuricheko Eskola Politekniko Federaleko (ETH) irakaslea, katalizagailu heterogeneoen jasangarritasuna landuz; Cardiffeko Unibertsitateko Graham Hutchings, karbonoaren bitartez garatutako nanomaterialen aplikazioari buruz hitz egingo duena; Pablo Beato, katalisian oinarritutako Danimarkako Haldor Topsoe enpresako espektroskopia optikoko aditua; hidrogenoaren aplikazio energetikoen ikerketan aritzen diren ehun enpresa baino gehiago biltzen dituen Hydrogen Europeko zuzendariordea; eta Jaime Martínez-Juez Repsoleko teknologia eta jasangarritasun zuzendaria, isurketa kutsagarrien murrizketak industria kimikorako ezartzen dituen erronketan zentratuko dena.

Horrez gain, mundu osoko zientzialariek aurkeztutako 80 txosten baino gehiago topaketa honetan ebaluatzeko batzorde teknikoak bilduko dira. Horrez gain, ahozko 59 komunikazioren azalpena ere onartu da. Bertaratuek, alor horretako berrikuntzak ezagutu ahal izango dituzte zenbait enpresaren standetan.

Sinposioa Idom, Iberfluid, Iesmat, PID, Sener, Nortegas, Air Liquide, Sul, Thermofisher eta Agilent enpresek babesten dute, eta SUPRENek, Bilboko Ingeniaritza Eskolako (UPV/EHU) Ikerketa Taldeak antolatu du.

Informazio gehiago:
L&V Comunicación (Itziar Villamandos)
Bilboko Ingenieritza Eskolako Prentsa Kabinetea
Tel.: 94 416 08 00 móvil: 657 796 583
villamandos@lvcomunicacion.com