Cabecera

Menu Toggle site navigation

Asset Publisher

2018KO ITELAZPI SARIA

First publication date: 31/05/2018

ALVARO GABILONDO INGENIARI GAZTEAK IRABAZI DU ITELAZPI SARIA, TELEBISTA DIGITALERAKO TEKNOLOGIA BERRIAREKIN

  • Teknologia horri buruz egin duen azterlanak espektru irrati-elektrikoaren erabilera eraginkorragoa, energiaren kontsumo txikiagoa eta kostuen murrizketa ekarriko ditu
  • Bilboko Ingeniaritza Eskolako Master Amaierako Lan onenaren saria lortu du, eta gaur goizean jaso du, Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusiaren eta Enrique Amezua Eskolako zuzendariaren eskutik

Bilbon, 2018ko maiatzaren 30ean.- Bilboko Ingeniaritza Eskolan Telekomunikazio Teknologian graduatutako Alvaro Gabilondo gaztea izan da Telekomunikazio zerbitzuetan espezializatuta dagoen euskal enpresa publikoak ematen duen Master Amaierako proiektuetarako Itelazpi Sariaren irabazlea. Saritutako lana, telebista digitalerako WiB izeneko estandar tekniko berri batean oinarritzen da, eta bere abantaila nagusiak espektru irrati-elektrikoaren erabilera eraginkorragoa, energiaren kontsumo txikiagoa eta kostuen murrizketa operadoreentzat dira.

Banaketa ekitaldia Bilboko Ingeniaritza Eskolan izan da gaur goizean, eta Enrique Amezua Eskolako zuzendaria eta Matxalen Lauzirika Itelazpiko zuzendari nagusia egon dira bertan. Gabilondok, euskal enpresa publikoak babesten duen 1.500 euroko saria lortu duen proiektuaren aurkezpena egin du.

‘Estudio de la planificación de TDT usando el sistema WiB’ izenburua duen lanean, Alvaro Gabilondok telebista digitalerako irrati-hedapen sistemaren plangintza aztertu du, WiB teknologiaren zenbait ezaugarri aplikatuz. Sistema berritzaile horri esker, seinalea banda zabalera eta eraginkortasun handiagoarekin transmititu ahal izango litzateke, operazio eta azpiegitura kostuak nabarmen murriztuz, transmisoreen potentzia kontsumoa jaitsi eta energia eraginkortasuna handitu egingo liratekeelako.

Azterlanaz gain, kasu praktiko batean oinarritutako proba bat egin da. Bertan, egungo telebista digitalaren (LTD-TDT) estandarraren azken bertsioaren eta WiB sistemaren arteko aldea aztertu da, Euskadiko Autonomia Erkidegoko datu estatistiko errealetan oinarrituta. Ikerketa lana Manuel Velez eta Pablo Angueira irakasleen tutoretzapean egin da.

Zortzi hilabeteko lana
Telekomunikazio Teknologian graduatutako Alvaro Gabilondo ingeniariak 24 urte ditu eta Gasteizkoa da. Saria lortu duen Master Amaierako proiektuak zortzi hilabeteko lana eskatu dio, eta duela denbora gutxi aurkeztu du, bere ikasketei amaiera emateko. Karrera amaitu eta berehala, Alvaro Vicomtech-en ari da dagoeneko lanean, egoitza Donostiako Parke Teknologikoan duen eta, beste arlo batzuen artean, industria eta fabrikazio aurreratuan, garraio, irudi mediko eta bioinformatika eta hizkuntzaren industria sistema adimentsuetan edo errealitate birtualean eta handituan espezializatuta dagoen zentro teknologikoan.

Informazio gehiago:
L&V COMUNICACIÓN –Itziar Villamandos
BILBOKO INGENIARITZA ESKOLAREN PRENTSA KABINETEA

Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 479 38 97 - Mugikorra: 657796583
villamandos@lvcomunicacion.com