Agenda

Unibertsitateak ehuGune workshoparen bitartez gauzatuko du Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenarentzako ekarpena

When and where

09/06/2016 09/06/2016

Location

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Image

Description

Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Paisaien eta Ondarearen Unesco katedrak ehuGune izeneko workshopa antolatu du ekainaren 8rako, Unibertsitateak Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko partaidetza-prozesuan egingo duen ekarpena –oharrak, analisiak eta proposamenak– osatzekoa.

Eusko Jaurlaritzako Administrazio eta Lurralde Plangintzaren sailburuorde Izaskun Iriarteren esanetan, «Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak berrikusteko partaidetza-prozesuaren barnean, EHUri ekarpen kritikoa egitea eskatu genion, eta, horretarako, EHU eta gizarte zibila biltzen dituen ehuGune foroan workshop bat antolatzea erabaki zuen».

Unesco katedrarekin elkarlanean egingo dute ehuGune workshopa. Eusko Jaurlaritzak berrikuspen-prozesua aurkeztuko du, eta gidalerroen ardatz nagusiak, eta EHUk, berriz, lau iruzkin kritiko, hainbat diziplinen ikuspegiaren arabera. Jaurlaritzak ekarpen horiei erantzun ondoren, eztabaidari emango zaio bide.

Egitaraua

  • 16:00 - 16:15. Eusko Jaurlaritzak DOT-en errebisio prozesuaren aurkezpena egingo du eta oinarrizko dokumentua aurkeztuko du.
  • 16:15 – 17:00. Ekarpen kritikoa.
    • Mari Jose Ainz irak. (Geografia – UNESCO Katedra)
    • Ander de la Fuente irak. (Arkitektura – UNESCO Katedra)
    • Eguzki Urteaga irak. (UPV/EHU, Sociologia)
    • Iñigo Lazkano irak. (UPV/EHU, Hirigintza zuzenbidea)
  • 17:00 - 17:10. Eusko Jaurlaritzaren erantzuna.
  • 17:30 - 18:30. Partaideen ekarpen motzak.
  • 18:30 - 18:40. Eusko Jaurlaritzaren erantzuna.
  • 18:45 - 19:25. Eztabaida librea.
  • 19:25 -19:30. Itxiera eta landuko den txostenaren berri ematea.