«Palestina: lurrik gabeko herria» ikastaroan izena emateko epea zabalik
First publication date: 15/01/2026
Nola lagun dezake unibertsitateak gure garaiko gatazkarik konplexuenetako bat ulertzen, ikuspegi akademikotik eta giza eskubideen markotik abiatuta?
Palestinako gatazkaren azterketa akademikoa eta testuinguruan kokatutakoa eskaintzen duen prestakuntza-jarduera erdipresentziala da, giza eskubideen, nazioarteko zuzenbidearen eta bakerako hezkuntzaren ikuspegitik landua, EHUren balio eta konpromisoekin bat etorriz.
- Ikastaroa EHUko unibertsitate-komunitateari zuzenduta dago.
- Modalitate erdipresentziala: ikasteko lau aste eGELAPI plataforma birtualean eta aurrez aurreko hiru saio.
- Prestakuntzaren iraupena: 2026ko otsailaren 4tik martxoaren 5era
- Dedikazioa: 37,5 ordu (1,5 ECTS krediturekin baliozkotu daiteke)
- Ikastaroaren hizkuntza: gaztelania eta ingelesa (itzulpen-/interpretazio-aukerarekin)