Breadcrumb

Asset Publisher

"Emakumeak" Kongresuan parte hartzea

Bizkaiko Foru Aldundiak EMAKUMEAK kongresua antolatu du urtarrilaren 17tik 20ra Bilboko Euslakduna Jauregian.

Masterreko ikaslea bazara eta parte hartu nahi baduzu poster bat bidalita (kongresuan erakutsiko da) azaroaren 15a baino lehen bidali ahal izango duzu zure proposamena avsp@avsp.eus helbidera.

Kongresuaren gaiari dagokionez, ardatz egituratzaileak hurrengoak dira: ekonomia feminista, askatasun afektibo-sexuala eta agenda feminista. Ardatz horietan oinarrituta, berdintasun eta feminismoarekin zerikusia duten gaiak lantzen dituzten masterreko ikasleentzako deialdi bat ireki nahi genuke posterrak bidaltzeko, kongresuan ikusgai egon daitezen.