Breadcrumb

Asset Publisher

“Invisible Express” 2025 ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko epea irekita

Argiak, kamera... CINE INVISIBLE EXPRESS!

Irailaren 1etik 29ra arte

Zerbait esan behar diozu munduari? Pentsatu, barre egin edo begiradak aldaraziko dituen istorio bat kontatu nahi duzu? Orduan... hau da zure unea!

Irailaren 1etik 29ra arte 2025eko “Invisible Express” ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko epea irekita egongo da.

Ez duzu Spielberg izan behar kontzientziak mugitzeko, zure sormena, kamera (edo mugikorra!) eta garrantzia duen zerbait kontatzeko gogo handia besterik ez duzu behar!

Zergatik parte hartu?

  • Zure ahotsak balio duelako.
  • Besteak inspiratu, hunkitu edo hausnartu ditzakezulako.
  • Film labur bat egitea dibertigarria delako, eta are gehiago taldean bada!
  • Eta sariak daudelako... eta ez materialak bakarrik! (Baina hori ere bai 😎 )

Izena ematea

Txapelketan, UPV/EHUko edozein ikaslek  film laburrak aurkeztu ahalko ditu, banaka nahiz taldeka. Lehiaketan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da.

Gaia

Irailaren 30ean, asteartea, emango da film laburrak egiteko gaiaren berri. Izena emanda dauden ikasleei aldez aurretik jakinaraziko zaie non eta zer ordutan izango den.

Sariak

Film labur irabazleek sari hauek jasoko dituzte:

  • Epaimahaiaren Saria: 1.500 €
  • Ikusleen Saria: 750 €

Anima zaitez, istorio handiak "grabatzeko" klik batekin hasten dira!