18. Nazioarteko Bideoklip eta Laburmetraien Caostica Jaialdia
First publication date: 26/06/2020
Infernuko erraietatik datorkigu 18. Nazioarteko bideoklip eta laburmetraien Caostica jaialdia Bilbopolis Berria Deabruaren izenean menderatzeko asmoz uztailaren 13etik 20ra.
Unibertso eta dimentsio paralelo orotatik hainbat bideo-salmo etorri zaizkigu, haietatik 61 aukeratu ditugu gure jarraitzaile sutsuen ipurmasailak jipoitzeko.
Epaimahaikide izendatutako apaizburuak honako hauek izango dira: Vanesa Fernández, Azegiñe Urigoitia eta Paul Urkijo.