Andrea Moreno Fernandezek DIRCOM Norte EHU saria irabazi du komunikazio plan sakon batengatik
First publication date: 07/01/2026
Andrea Moreno Fernández Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduko ikasleak DIRCOM Norte EHU III. Saria jaso du Julen Orbegozo irakaslearen zuzendaritzapean egindako “Plan de Comunicación: Consulado General del Perú en Bilbao” izeneko Gradu Amaierako lanari esker.
DIRCOM Norteko Zuzendaritza Batzordeak eta EHUko Publizitate eta Harreman Publikoetako Graduko koordinatzaileek (Angeriñe Elorriaga, Blanca Miguélez, Paula Pineda, Amaia Paniagua eta Sergio Monge) osatzen duten epaimahaiak aurkeztutako lanaren sendotasuna, zorroztasun metodologikoa eta profesionalizazio maila handia azpimarratu ditu.
Hobekien baloratutako alderdien artean honako hauek daude: abiapuntuko egoeraren aldez aurreko azterketa zehatza, plan estrategikoaren koherentzia eta zabaltasuna, proposatutako ekintzen eta kanalen aniztasuna, argi eta garbi definitutako kronograma, aurrekontu doitua eta kostuak kontrolatzeko sistema errealista. Oro har, "lan osoa, zorrotza eta orientazio profesional argikoa" dela uste du epaimahaiak.
Era berean, DIRCOM Norteko Zuzendaritza Batzordeak sariaren edizio honetan aurkeztutako bederatzi lanen kalitate ona azpimarratu nahi izan du, guztiek ere bikain kalifikazio minimoarekin, eta horrek parte hartu duten ikasleen maila akademiko altua islatzen du.
Lan irabazlea DIRCOMen web orrian (www.dircom.org) argitaratuko da, eta egileak urtebeteko harpidetza izango du DIRCOM Nortera. Horri esker, bazkide oso gisa sartu ahal izango da komunikazioko profesionalen sare aktibo batean, eta bultzada erabakigarria emango dio bere ibilbide profesionalari.
Saria 2026eko ekainerako aurreikusitako Graduazio Ekitaldian emango da. Zorionak sarituari!