Breadcrumb

Asset Publisher

Contest

Badator Euspot lehiaketaren hamargarrena!

Pandemia eta isolamenduari aurre eginda ospatu genuen iaz Euspot euskarazko spot lehiaketaren bederatzigarrena beti bezala arrakastaz, eta aurten hamargarren edizioa betetzera gatoz!

 

Jakingo duzuenez, Euspot euskarazko spot-ak bultzatzeko ekimena da, urtez urte eragile gehiago batzen dituena.

 

Izena eta izana dauka dagoeneko Euspot-ek eta bederatzi ediziotan 400 spot-etik gora jaso dira lehiaketan. Adin eta maila guztietara zuzendutako sariak daude, eta gazteen harrera oso ona izan ohi da.

 

Honen berri zabalagoa izan nahi baduzu, zatoz otsailaren 18an, osteguna, Aretxabaletara, Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioaren Fakultatean egingo dugun prentsaurrekora.

 

Eguna: Otsailaren 18a.

Ordua: 11:30

Lekua: Mondragon Unibertsitateko IKO Fakultatea, Aretxabaleta.

 

………………………

Informazio gehiago: www.euspot.eus

edo 943 081020 (Gorka Zubizarreta)