Breadcrumb

Asset Publisher

C de C 2018 – apirilaren 12, 13 eta 14

Image

Club de Creativos-ek 2018ko c de c jaialdia ospatuko du apirilaren 12, 13 eta 14an. Espainiako publizitatearen erakustaldi honek 50 jarduera baino gehiago eskaintzen dizkizu, hitzaldiak, tailerrak, eztabaidak eta erakusketak barne, hiru egunetan zehar. Gehienak Donostiako Kursaal Jauregian izango dira, eta amaituko dute Espainiako Kreatibitatearen Sari Nazionalen emanaldiarekin.

Egitarau osoa hemen ikus dezakezu:

https://www.clubdecreativos.com/diascdec/cdec2018/

Aurtengo gaia #bonitasimbiosis da. Etorriz gero, aukera izango duzu komunikazio publizitarioaren aktore nagusiak ezagutzeko, eta harreman berriak lantzeko.

Aurten prezio berezia dago UPV/EHUko ikasleentzat. Hiru egunetarako sarrera salgai duzu jada 80 €tan.

Prezio hori lortzeko, sarrera erosi behar duzu apirilaren 1 baino lehenago, honela:

Sar zaitez sarreren salmentarako webgunean: http://www.clubdecreativos.com/tickets/es/booking/load_tickets/106
Aukeratu “NO SOCIO <30 AÑOS | PACK 3 DIAS”
Sartu kode hau: UPVcdec