Asset Publisher

Kimetz XXIX kontaketa lehiaketa

Kimetz elkarteak, urtero egiten duen moduan, kontaketa lehiaketa antolatu du eta lanen aurkezpen epea zabaldu du dagoeneko.

Nahi duen edonork (18 urtetik aurrera) parte har dezake. lanak lehenengo aldiz aurkeztuak izango dira eta beste  inon  saritu gabeak.

Kontakizun bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko.

Epea

Lan amaituak bidaltzeko epea apirilaren 18ra arte egongo da irekita.

Sariak

  • 600 €ko bi sari nagusi banatuko dira, bat euskaraz idatzitako kontakizun onenari eta bestea gaztelerazko onenari.
  • Saritu bi horien artetan gutxienez bat emakumea izan ezean, emakumeren batek idatzitako lan onenari 200€ko accesit bat emango zaio.
  • Ordiziako egileek idatzitako kontakizunen artean hoberenari 150€ emango zaizkio.