Breadcrumb

plan de adaptación de la docencia para el curso 2021-2022

Asset Publisher

Covid-19: Oharrak eta gomendioak

Sarrera jakinarazpena

Ikasleak

Ikasleek dagokien taldean eta azpitaldean ertorri behar dute bakarrik.

Internet bidez egin ezin dituzun idazkaritzako izapideetarako, aurretiko hitzordua eskatu behar duzu ondorengo helbidean: https://noq.vitruviosistemas.com/noq/noq-portal/index.html#/

PDI eta PAS

Ikastetxera sartu garela jakinarazi behar da, beharrezkoa izanez gero, covid-19ko balizko kasuen trazabilitatea eta jarraipena errazteko. Jakinarazpen hori egiteko ikastetxera sartzen zaretenean unibertsitateko txartela eraikinean dagoen edozein eguneratzailetatik pasatu behar duzue. Mezu honen amaieran aurkituko duzue eguneratzaile horien kokapena.

Mesedez eskatzen dizuegu unibertsitate-txartela pasatzeko ohitura zuen eguneroko errutinan barneratu dezazuela, ikastetxean sarbidea jakinarazteko.

Horrela informaziorik zehatzena eman ahal izango dugu, bai eta baliagarriena ere, Osasun Zerbitzuak hala eskatzen badigu.

Fakultatetik kanpoko gonbidaturen bat ekartzen baduzue, bete ezazu, mesedez, 24 ordu lehenago gutxienez honako formulario hau:

https://forms.gle/FEQkHgvMoA8Q3nh77

Eskerrik asko zuen laguntzagatik.

Bisitariak

Fakultatera sartu nahi duten bisitariek 24 ordu lehenago gutxienez honako formulario hau bete behar dute:

https://forms.gle/FEQkHgvMoA8Q3nh77

Eguneratzaileen kokapena

  • Alboko atea, 0 solairuan. Penter liburudendaren ondoan.Alboko atea, 0 solairuan. Penter liburudendaren ondoan.

    ​​​​​​​
  • 0 solairuko atezaintzan, kutxatilen parean. Mikel Laboa plazako sarrera ondoan.0 solairuko atezaintzan, kutxatilen parean. Mikel Laboa plazako sarrera ondoan.

     
  • Eraikinen erreformatuko 3. solairuko eskailera-burua, Spik hizkuntza laborategia dagoen korridorearen sarreran.Eraikinen erreformatuko 3. solairuko eskailera-burua, Spik hizkuntza laborategia dagoen korridorearen sarreran.
    ​​​​​​​
  • Hirugarren solairuko eskailera-burua, idazkaritza/dekanotza gunean, eskailera berdera sartzeko atearen ondoan.Hirugarren solairuko eskailera-burua, idazkaritza/dekanotza gunean, eskailera berdera sartzeko atearen ondoan.

Zirkulazioa Fakultatean zehar

  • Igoera eskailera gorri eta horitik egingo da, eta jaitsiera eskailera berde eta borobiletik. Bi dorreetako eskailerak (eraikin berritua eta idazkaritza) berdin erabili ahal izango dira igotzeko eta jaisteko.
  • Igogailuetan pertsona bakarra egon daiteke bidaia bakoitzean, eta lehentasuna izango dute mugikortasun-arazoak dituzten pertsonek.
  • Zabalera nahikoa duten korridoreetan, eskuineko aldetik zirkulatu behar da, 2 metroko tartea errespetatuz une oro.
  • Korridore estuenetan (3. eta 4. solairuetan) norabide bakarreko ibilbide bat ezarriko da erloju-orratzen norabidean.
  • Espazio txikiagoak (komunak, etab.) banaka erabiliko dira, eta sarrera eta irteera txandaka egingo dira, betiere 2 metroko tartea errespetatuz.

 

Covid kasuen abisua

gkz.covid19@ehu.eus helbidea aktibatu dugu, horren bidez jakinaraz diezaguzuen PCR proba batean positibo eman duzuen edo positibo eman duen pertsona batekin harreman estuan egon zareten, osasun-zerbitzuek ezarritako irizpideen arabera.

  • Ikaslea bazara, egoera horren berri eman behar diezu ere matrikulatuta zauden irakasgaietako irakasleei.
  • Irakaslea bazara, egoera horren berri eman behar diozu ere zure saileko zuzendaritzari.
  • PAS bazara, egoera horren berri eman behar diozu ere administrazio-burutzari.

Prebentzio dekalogoak

Prebentzio dekalogoak: ikasleak, AZP eta IRI