EHUko Ikasleen VIII. Biltzarra: zatoz eta izan aldaketaren parte!
Date
25/10/2025, 09:30
Etorri EHUko Ikasleen VIII. Biltzarrera (mundua eraldatzeko GrAL hoberenak). Galduko duzu? Bai zera!
Aurreko edizioetan izandako arrakastaren ondoren, datorren larunbatean, urriaren 25ean, EHUko ikasleen VIII. Biltzarra egingo da, "Gure gradu amaierako lanek (GrAL) mundua eraldatzeko balio dute" gaiari buruz. EHUko Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako Errektoreordetzak bultzatutako ekimena.
Kongresu honetan 2024/25 ikasturteko Gradu Amaierako Lanik Onenak (GrAL) aurkeztuko dituzte Graduko azken mailako ikasleek, 2030 Agendako Garapen Iraunkorreko Helburuen esparruan.
Horregatik, EHUk VIII. edizio honetara joatera gonbidatzen zaitu. Bertan, eraldatzeko gaitasuna duten GrALak ezagutu ahal izango dituzu, modu kritiko eta eraikitzailean, garapen jasangarrian laguntzen dutenak eta gure inguruneko eraldaketa sozialari, ingurumenekoari eta ekonomikoari ekarpena egiten diotenak.
Biltzarra goizeko 9:30an hasiko da Bilboko Bizkaia Aretoan. Ekitaldi berean biltzarreko 10 sariak banatuko dira.
Izena emateko epea urriaren 23ra arte izango da (edukiera bete arte).
Zatoz eta ezagutu GrAL eraldatzaileenak! Aldaketaren parte izan!