Garapenerako Unibertsitate Lankidetzari Buruzko Online Ikastaroa (16. Edizioa)
First publication date: 21/01/2026
Egin maleta, elkartasunez joango gara eta!
Ez duzu pasaporterik behar, ikasteko, enpatizatzeko eta jarduteko gogoa bakarrik.
Garapenerako Unibertsitate Lankidetzako online ikastaroan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
- Nola eraikitzen den mundu justuago bat
- Zer erronka ditu planetak?
- Ekintzara pasatzea inspiratzen duten benetako istorioak.
Iraupena: 6 aste. 37.5 h (hautazko 1.5 kreditu baliozkotu ahal izango da)
Noiz emango den: 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 27ra arte.
Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 15etik otsailaren 13ra arte.
Modalitatea: Online. eGelapi plataforma birtualaren bidez.