II. Komunikazioko GRALen eta MALen EITB Saria: 2024/2025
First publication date: 02/10/2025
Deialdia
EITB taldeak UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin elkarlanean, I.Komunikazioko GRALen EITB Sariketan parte hartzeko deia egiten du.
Parte hartzeko baldintzak
- GRAL-ei dagokienez, Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean Kazetaritzan, Publizitatean nahiz Ikus-entzunezko Komunikazio graduetako ikaslea edo ikasle-ohia izatea.
- Gradu Amaierako Lana (GRAL) 2024/25 ikasturtean egin eta defendatu izana (martxoan, ekainean edo irailean) , gutxienez 9 kalifikazioarekin. 2 Gral sarituko dira.
- MAL-ei dagokienez, Multimedia Komunikazioa Masterreko UPV/EHU-EITB graduondokoan 2025 ikasturtean egin eta defendatu izana.
Saria ebazteko prozedura
Epaimahai mistoa eratuko da, bost pertsonak osatua: batetik, EITBk izendatutako hiru profesional izango dira, eta, bestetik, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Kazetaritzako eta Ikus-entzunezko Komunikazioko graduetako irakasle bana.
Epaimahaiak honako hauek baloratuko ditu:
- gaiaren interesa
- kalitatea eta koherentzia teknikoa
- artistikoa eta sortzailea
- proposamen artistikoaren zorroztasun kontzeptuala
- idatzizko adierazpenaren kalitatea, besteak beste.
Formatuak eta edukiak irekiak dira: ikus-entzunezko edukiak (fikzioa eta ez-fikzioa), kazetaritza eta komunikazioa.
Nola aurkeztu
- GRALa idatzizkoa bada, pdf formatuan entregatu beharko du egileak; ikus-entzunezko pieza bat bada, .mp4 edo .mov euskarrian.
- Zehaztu honako datu hauek: izen-abizenak, telefonoa, posta elektronikoa, helbidea eta herria.
Nora bidali lanak
Helbide honetan jasoko dira lanak:
Andoni Iturbe Tolosa
“KOMUNIKAZIOKO GRALen EITB SARIA”
UPV/EHU
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Sarriena auzoa, z/g
48940 Leioa, Bizkaia
Posta elektronikoz: andoni.iturbe@ehu.eus helbidean
Epeak
-
GRALa bidaltzeko: 2025eko azaroaren 10eko 24:00 orduak
Saria
Honako hau izango da GRAL irabazlearen egileak jasoko duen saria:
- Ekitaldi publikoan emango zaion diploma.
- Komunikazio gelak emandako 300 €-ko diru-laguntza GRAL saritu bakoitzari eta 500 € MAL sarituari.