Asset Publisher

2021eko “Invisible Express” ikus-entzunezko lehiaketa

First publication date: 31/08/2021

Image

2021eko “Invisible Express” ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko epea irekita dago

Irailaren 24an UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak eta Kultura, Communication y Desarrollo  GKE-ak antolatutako Invisible Espress lehiaketan parte hartzeko epea amaituko da. Film Sozialak” Nazioarteko Zinema Ikusezina Jaialdiaren harira egin da ekitaldia, XIII. Edizioa ospatuko duen Bilbon.

Txapelketan, UPV/EHUko edozein ikaslek  film laburrak aurkeztu ahalko ditu, banaka nahiz taldeka. Lehiaketan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik. IZEN-EMATEA

Irailaren 28an emango da film laburrak egiteko gaiaren berri, campus bakoitzeko zentro batean emango den informazio hitzaldi batean. Izena emanda dauden ikasleei aldez aurretik jakinaraziko zaie noiz, non eta zer ordutan izango den.

SARIAK

Film labur irabazleek sari hauek jasoko dituzte:

  • Epaimahaiaren Saria: 1.000 €
  • Ikusleen Saria: 500 €

Anima zaitez eta parte hartu!

https://www.ehu.eus/eu/web/oficop/invisibleexpress